Zubidun asteburu honetan thrillerra eta komedia ikusgai izango Ermua Antzokian
Aurretik dugun asteburu luze honetako aukera aproposa izan daiteke zinea. Osteguneko zine-klubean Sofia Coppolak zuzenduriko La Seducción filma ipar amerikarra ikusi ahal izango dugu, Sofiak lan honegatik aurtengo Cannes jaialdian zuzendaritza onenaren saria jaso izan du, aitaren -zineak duen mitoetako Francis Ford Coppola handiaren- oinordeko duina dela erakutsiz. Zuzendari aparta dela frogatzeko azken lan honen beharrik ez genuela agerikoa da, aurretik Las Vírgenes Suicidas, María Antonieta edo Lost in translation lan onak egin izan dituelako. Oraingoan drama erromantikoa dakarkigu, Sezesio-gerran kokatutakoa eta Nicole Kidman eta Collin Farrel aktoreak protagonista dituena. 1864. urtea da, Ipar Amerikako gerra zibilaren garaia, Virginiako neskentzako bakarrik den ikastetxe lasaiera zaurituriko soldadu ziratsa iritsiko da, bertako bizitza irauliz. Dotore eta lirikoa da. La Seducción filmak Sofia Coppolak unibertso femeninoak eratzeko duen gaitasuna azpimarratuko duena. Ohiko zortzi eta erdietako ordutegian ikusi ahal izango dugu, azpitituluak izango dituen jatorrizko bertsioan.
Zine komertzialaren txanda larunbat arratseko zazpi eta erdietan hasiko da, Sam Garbarski zuzenduriko Bye, Bye Germany komedia alemaniarrarekin. Inork ohartu gabean pasatako lana izan zitekeela bazirudien ere, errealitatea bestelakoa izan da, ahoz ahokoak ikus-entzuleen arreta bideratu dio, merezi baitzuen hala izatea. Istorio hunkigarria da, dibertigarria hainbatean eta mingotsa zenbait unetan. Alemania gainditu ondoren kontzentrazio kanpoetatik bizirik atera diren judutar taldea, elkartzea erabakitzen dute bizirauteko eta Alemaniatik alde egin ahal izateko. Helburu hori bete ahal izateko hainbat gauza arraro eta bitxi egin behar izango dituzte. Nolanahi ere, taldeak gorde beharreko sekretua ere izango du. Bye, Bye Germany larunbat iluntzeko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena The Limehouse Golem titulua duen thriller britainiarra izango da. 1880ko Londresen kokatua dago eta protagonista Bill Nighy da. Erailketa krudel batzuk izango dira, jada, arriskutsua den Limehouse auzoan. Polizia ezinean dabilenez, Kildare detektibe esperientziadun eta adinekoa jartzen du ikerketa buru. Victoria garaiko atmosferaduna, ongi eraikitako intriga, argumentu solidoa eta aktore onek osaturiko zerrenda du filmak, ikuslea barne harrapatuko du, misterioa argitu bitartean. The Limehouse Golem larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, igande arratseko eta gaztetxoentzako emanaldian Diario de Greg: carretera y manta tituluko filma ikusi ahal izango dugu. Jeff Kinney sorturiko protagonistaren zinerako egokitzapen berria. Umorea eta entretenimendua familiako kide guztientzat.
Azkenik gogorarazten dizuegu oraindik hileko bonoa erosteko aukera dagoela, urrian 14,4 eurotan.
Argibidea gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan