Udalbatzak astearte honetan berrekingo die Osoko Bilkurei

16.10.17
Erakundea

Ermuko Udaleko zinegotziak udaz geroztik egingo den lehenengo Osoko Bilkura saioan bilduko dira bihar asteartea, urriak 17. Bilera udaletxeko Bilkura Aretoan izango da 19:00etatik aurrera, eta 10 puntu izango ditu eguneko gai-zerrendan.

Ohiko moduan, bertaratutakoei gai-zerrendako edozein punturekin zerikusia duten gauzak jakitera emateko aukera eskainiz hasiko da saioa, eta jarraian, uztailaren 20an eginiko azkenengo saioko akta onartuko da.

Bozketaren ostean, Aurrekontuko aldaketa dekretu baten berri emango da eta, Udalbatzak hala erabakiz gero, Ostalaritzako eta jolas-jardueretarako establezimenduen ezarpena eta jarduera arautzen duen Udal Ordenantza behin-betiko onartuko da. Era berean, EUDELek bultzatzen duen gobernantza gaietako europar bikaintasun-zigiluaren proiektu-pilotuan Ermuko Udalak parte hartzea onetsiko da.

Saioaren erdira iritsita, bileran eztabaidatuko diren lau mozioen txanda izango da; gai nagusiak Katalunia, jaien politizazioa eta turismoaren sektorea izango dira.

Osoko Bilkura amaitzeko, egon daitezkeen eskari-galderak erantzungo dira.

Gogorarazten dizuegu saio guztiak publikoak direla, eta zuzenean eskaintzen direla streaming bidez www.ermua.es udal webgunean.

Osoko Bilkurari buruzko informazioa eta eskuragarri dagoen dokumentazioa esteka honetan kontsultatu daiteke.

Goizean, Informazio Batzordeak

Asteartero bezala, Udalbatza 09:30etik aurrera bilduko da Gai Orokorren eta Udalbatzak Aztertu beharrekoen Informazio Batzordea ospatzeko. Bertan, alor ezberdinetako 10 puntu landuko dira bihar.

Gainera, jarraian Kontuen eta Ogasuneko Batzorde Berezia izango da, eta 2018ko Ordenantza Fiskalak izango ditu ardatz.

Lotutako albisteak

Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da
Imagen
28.11.25
Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian