Ermuko Udalak Gaztela Leongo Hiri Ertainen I. Jardunaldian parte hartu du

27.10.17
Erakundea

Juan Carlos Abascal Ermuko Udaleko lehenengo alkateordea Gaztela Leongo Hiri Ertainen Jardunaldiaren estreinako edizioan izan da asteazken honetan, urriak 25.

Topaketa Aranda de Dueron izan da, Burgosen, eta toki-garapenean aditua den Alain Jordák eskainitako inaugurazio hitzaldiarekin hasi da jardunaldia. Epe ertain eta luzerako estrategia izateak duen garrantziaz mintzatu da Jordá, baita garapenerako metodologiaz ere. Gainera, hiriek aurrera egiteko eta posizionamendu ona izateko ardatza tokiko ekintzailetza dela adierazi du.

Inaugurazio hitzaldiaren ostean , mahai-ingurua osatu dute parte-hartzaileek, eta Juan Carlos Abascal izan da moderatzailea. Ermuko alkateordeak gure hiriaren estrategia azaltzeko tartea izan du jardunaldian zehar, eta Toni Francés Alcoi hiriko alkatea eta Salamancako Edusi Tormes+ estrategiako koordinatzailea izan ditu alboan, besteak beste. Guztiek euren hirietan abian jartzen ari diren hiri garapen jasangarri eta integraturako estrategien lerro nagusiak azaldu dituzte.

Lurraldearen gain eragina duten aktore guztien arteko elkarlanak eta gogoetak duten garrantzia azpimarratu dute jardunaldian parte hartu duten pertsona guztiek. Era berean, administrazioak hiriek dituzten erronka berrietara egokitu behar dutela adostu dute aho batez, orain arte erabilitako lanerako metodoak eraldatuz. Azkenik, eraldaketa prozesu horretan arrakasta lortzeko, zeharkako eta taldeko lana berebizikoak direla adierazi dute.

Jarraian Aranda de Dueron (Burgos) izandako Gaztela Leongo Hiri Ertainen I. Jardunaldiaren irudiak uzten dizkizuegu.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da