2018ko Ordenanzak izango dira gai garrantzitsuena urriari dagokion Osoko Bilkuran

30.10.17
Erakundea

Udalbatzak urriari dagokion hileko Osoko Bilkurara bilduko da biharko astearte goizean. Bilerak ohiko izaera izango du eta goizeko hamarretarako deituta dago lehen deialdian, eta ordu erdi beranduago bigarrenean bada. Gai-zerrendak hamabi puntu desberdin hartzen ditu barne eta horien artean azpimarragarri datorren urterako Ordenantzak.

Lehenengo puntua bertaratzen direnei bilerako edozein gairekin zerikusia duen gauza garrantzitsuak jakitera emateko gonbidapena izango da. Bigarrenean, urrian eginiko bileraren akta. Jarraian ekonomia eta Ordenantza Fiskalen gaia izango hizpide. Hirugarren puntutik zazpigarrenera bitartean, PP eta Irabazi udal taldeek hainbat ordenantzen inguruan aurkeztu dituzten emendakin edo zuzenketak onartu edo baztertuko dira, kasuan kasu dagokiena eta bozketaren arabera. Zortzigarren gaia 2018ko Ordenantza Fiskalak izango dira, eta honetan indarrean ditugunetan aldaketak egitea edo ez bozkatuko da.

Bederatzigarren, bidezkoa bada, Ermuko bake-epaile titularraren eta ordezkoaren hautapen-espedienteari ekitea onartuko. Hamargarrenean, bidezko bada, hainbat udal instalazio eta eraikinen garbiketa zerbitzua betetzeko kontratazio-espedientea onartuko. Hamaikagarrenean, Izarra Centren kokatzen diren eta Ermuko enpresa-ehuna bultzatu eta/edo dibertsifikatuko duten enpresentzako laguntzen oinarriak, bidezko bada, onartuko.

Hamabigarren eta azken puntua, galde-eskariak izango dira, baldin badaude.

Gai-zerrenda ikusteko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen