'Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik' sentiberatasun kanpaina Ermura datorkigu
Ermuko hirurehun ikasletik gora bilduko dira azaroaren 2ko ostegunean Ermua Antzokian goizeko 10etatik aurrera informazio eta sentiberatasun jarduera batean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarena eta horren barne dagoen Trafikoko Zuzendaritzak dakarren kanpaina eta ekitaldia da. Kanpainari jarri izan dioten izenburua Don´t be Dummy! Zuk ez duzu ordezkorik da. Jarduera bide heziketaren barne dago eta pedagogi programa berritzaile eta interaktiboan datza, zeinaren bidez trafiko istripuen zergatian eta ondorioak ezagutzera eman nahi diren. Eta horrekin batera, istripuok prebenitzeko aholku hainbat ezagutzera eman, istripuotan gertatzen diren kalteak eta ondorioak murrizteko xedez.
Ekimena gure herrira dator EJko Segurtasun Sailak eta udaleko Hiritarren Segurtasuna, Kultura eta Hezkuntza alorrek elkarlanean jardun izan dutelako. Horri esker, unibertsitarioak ez diren ikastetxeetako ikasle gazteek bide segurtasunari, mugikortasun jasangarriari, gidatze arduratsuari eta trafikoko istripuen prebentzioari buruzko kanpaina ezagutu ahal izango dute zuzenean. Hitzarturik dago 15etik 19 urtera bitarteko herriko 330 gazte bertaratuko direla ekitaldira. Ermua BHItik 160 ikasle; O.L.H.Itik 86 eta san Pelayo Institutuko 83 ikasle, gela bakoitzeko irakasleekin batera.
Pertsonaia birtual eta interaktiboaren batek –Dummy batek- (automobil egileek modelo berrian segurtasun probatan erabiltzen dituzten kopinak edo manikiak) trafiko istripuak izan dituzten pertsonei edo senitartekoei hitza emango die, bakoitzak bere kasua ezagutarazi ditzan. Testigantza horiek emateko Stop Accidentes Elkartearen eta Medula Lesioak Ikertzeko Elkartearen (AESLEME delakoaren) kolaborazioa edukiko dute. Saioan larrialdietan pate hartzen duten langile hainbaten (ertzainen, udaltzainen, osakidetzakoen, sorospen langileen, suhiltzaileen edota erizain eta teknikarien) hitzak ere entzun ahal izango dituzte.
Testigantza eta lekukoek hitzak tartekatu egingo dira istripuak eta hildakoak eragiten dituzten egoeren bideoekin, esaterako gehiegizko abiadura; alkohola edo drogak edan edo hartu izana; esku telefonoa edo bestelako gailu elektronikoak erabiltzeagatik arreta galtzea, trafiko arauak edo seinaleak ez errespetatzea, eta abar…
Jarraian, programa ezagutzera emateko bideo uzten dizuegu.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan