Zuk ez duzu ordezkorik: bide-hezkuntzako kanpaina Ermuan

02.11.17
Hiritarren Segurtasuna

Herriko hiru ikastetxetako 300 ikasle baino gehiagok parte hartu dute Don’t be dummy! Zuk ez duzu ordezkorik kanpainan gaur goizean Ermua Antzokian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko zuzendaritzak abian jarri duen informazio eta sentsibilizazio programa berritzaile eta interaktiboa da, eta trafiko istripuen zergatiak eta ondorioak erakustea du xede. Era berean, istripuak ekiditeko edo izan ditzaketen kalte eta eraginak murrizteko aholkuak eskaintzeko asmoa du.

Pertsonaia birtual eta elkarreragile batek, Dummy batek (automobilgintzako enpresek modelo berrietan segurtasun-probak egiteko erabiltzen duten panpina) saioa dinamizatu, bertaratu diren pertsonekin hitz egin eta testigantza ezberdinei paso eman die. Ertzain batek, Udaltzaingoko agente batek, trafiko istripu bateko biktima batek eta biktima baten senitarteko batek euren bizipen pertsonalak azaldu dituzte. Horrela, Ermua Antzokia bete duten 15 eta 19 urte arteko 330 pertsona inguruk lehen eskutik ezagutu ahal izan dute bide-hezkuntzan kontzientziatzearen garrantzia.

Parte hartu duten pertsonen testigantzekin tartekatuta, trafiko istripuak eragin ditzaketen une arriskutsuak agertu dira bideo ezberdinetan, hala nola, abiadura handiegian gidatzea, alkoholaren eta drogen kontsumoa, mugikorren edo gailu elektronikoen erabilera eta trafikoko adierazpenak ez jarraitzea. Gainera, istripuek eragin ditzaketen lesioen inguruan ere mintzatu dira, bizkarrezur muineko lesioak azpimarratuz.

Don’t be dummy! Zuk ez duzu ordezkorik saioak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren, Ermuko Udaleko Hiritarren Segurtasuna, Kultura eta Hezkuntza sailen, Stop Accidentes elkartearen eta Muineko Lesioak Ikertzeko AESLEME elkartearen laguntza jaso du.

Kontzientziazio programa unibertsitatetik kanpoko hezkuntza zentroetako gazteei zuzenduta dago; gure herriaren kasuan, Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Zentroak, San Pelayo Ikastetxeak eta Ermua BHIk parte hartu dute. Helburua gaztetxoak bide-hezkuntzan, mugikortasun jasangarrian, arduraz gidatzean eta trafiko istripuen prebentzioan kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko