Hurbilen dauden etxebizitzetako ordezkariei aurkeztu diete obrako planingintza eta afekzioak ETS, ABEE eta udalak

03.11.17
Hirigintza

Eusko Trenbide Sareak trenbidea bikoizteko eta geltoki berria egiteko gure herrian gauzatzen ari den proiektua gero eta aurreratuago dago. Obrak egunetik egunera aurrera egiten dute erritmo bizian, aldaketak oso agerikoak baitira. Aste honetan bertan, berdintasunaren pasealekua eta Izelaietako plazatxoa lotuko duen gunea eta geltoki berriak izango duen sarrera agerian geratu da. Bizkaia etorbideko 2, 4 eta 6 eraikin eta etxebizitzen atzoko aldea are zabalagoa ikusten da, burdinazko zubi zaharrak behar zituen euskarri eta oinak zeudenean baino zabalago. Lan gehienak, hain zuzen ere, eraikin horren etxe-uhartearen inguruan egiten ari dira, Bizkaia Etorbideko 2, 4 eta 6 eraikinen atzeko aldean.

Hori horrela, Aldi baterako Enpresa Elkarteak (ABEEk), ETSk eta udal bulegoko arduradunak informazio zuzen eta zehatza emateko bilera egin zuten urriko azken astean etxebizitza horietako presidente eta administrariekin. Bileraren helburua geltoki berria egiteko lanen nondik norakoak, horiek ekarriko dituzten afekzioak eta lan-egutegiaren berri ematea zen. Lanetako hainbat etxebizitzetatik hurbil egin behar direlako eta obrako makineria eraikinen inguruan ibili beharko delako. Horrekin batera, eragozpenak barkatzeko eta horrelako obra handiarekiko pazienteak izateko ere esan zioten.

Aipatu bilera horretan izan ziren ETSko obra zuzendaria, Jon ugalde, obra zuzendaritzari laguntzen dioen enpresako teknikaria, Sergio Ortega, ABEEko nagusia, Javier Pascual eta udal bulego teknikoko zuzendari, David Henares. Taldeak bere burua eskaini zuen harreman zuzena mantentzeko eta obra bukatu bitartean edozelako gorabeheraren aurrean erantzuteko.

Jon Ugaldek obrak hemendik aurrera epe laburrean nahiz ertainean beteko dituen mugarrien berri zehatza eman zien, plano baten bidez. Une honetan obra atzeko aldean mamitzen ari da, nasa bikoitzeko geltokia egongo den lekuan, indusketa lanetan eta mikropiloteak lurrean sartzen. Bertan egitura egingo da, estazioko lurra izango den tartean nahiz trenbidekoan hormigoia botako dutelarik. Kamioiek lan eremutik 634 errepidera ateratzen dira zuzenean; zeregin horretan nahiz maniobra azkar eta seguru egiten laguntzeko seinaledun langile bat izanen delarik. Lanek 2018ko martxora arte luzatuko dira.

Estazioko egiturak aurrera egin ahala, 2018ko urtarriletik obra amaierara arte, estazio barruko igeltserotza lanak egiten hasiko dira –hormak, lurrak, metal-arotzeria, eta abar…- eta horretarako parketik sartuko dira langileak, kamioiak eta makineria txikia. Hau da, 2 eta 4 etxebizitzako atarien aurretik. Hori horrela etxebizitzen aurreko aparkalekuak ezabatzeko erabakia hartu da, pertsonen segurtasuna areagotze aldera kalea oso estua delako. Hortaz, aparkaleku horiek ezin izango dira erabili, urte berria hasi ondoren.

Azkenik, esan behar san Antonioko aparkalekuan hainbat plaza gehitu berri direla auzotik hirigune erdira joateko ezker espaloia berrireki ondoren eta eskumako behin—behineko korridorean bateriako lekuak pintatu ondoren.

Lotutako albisteak

Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
03.04.25
San Antonioko igogailuaren obrak, hasierako lanetan

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak
Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da