Ermua Hiri Hezitzailea eta bere oinarrizko eskutitzak definitzen laguntzerik nahi al duzu? Parte hartzazu!
Parte-hartze prozesu bat hasi eta garatuko du udalak ‘Hiri Hezitzailea’ izenko proiektua artikulatzeko; hau da, horren oinarrizko eskutitza, elkarlanean zehaztu eta idazteko. Agiri hori etorkizunerako orria izango da. Proiektuaz arduratzen den talde anitza bilera ireki bi deitu ditu interesa izan dezaketen herritar eta eragileen idei, ekarpen eta iradokizunak jasotzeko. Bilerak hasi berri dugun azaroko lehen hamabostaldian egingo dira, lehena, goizez eta bigarrena arratsaldez bertaratzerik izan dezaten herritar gehienak, bakoitzaren egiteko eta aukeren arabera. Saio bakoitza ordu eta erdian –gutxi gorabehera- egitea aurreikusita dago.
Lehenengo bilera datorren asteko astelehenean egingo da –azaroaren 6an- Izarra Centre eraikinaren auditorioan goizeko hamarretatik hamaika eta erdietara bitartean. Bigarren bilera zortzi egun beranduago eginen da, azaroaren 14ko asteartean. Kasu honetan arratsaldeko ordutegian egingo, arratseko 6etatik zazpi eta erdietara bitartean, Izarra Centre eraikinean baita, baina laugarren solairuko B gelan. Talde sustatzaileak dei orokorra eginen digu parte har dezagun eta, joatearen eta iritzia ematearen inguruan zalantzak izan ditzakegun arren, bat egin eta ekarpena –aletxoa bada ere- egitea merezi duela azpimarratzen du.
Norbanakoaren hausnarketa
- Zertarako? Guztion artean nolako herria nahi dugun zehazteko eta hori Ermua Hiri Hezitzailearen eskutitzean jaso dadin, oinarri izango delako horren baitan etorkizunean gauzatuko diren jardueretarako.
- Ni neu, zergatik? Ermuarra izateaz gain, esateko asko dudalako, nahi dudan herriaren inguruan ez ezik bertan izango ditugun harremanen inguruan baita ere.
- Zergatik bertaratu behar naiz? Hobetu daitezkeen gauzak egon badaudelako nire iritziz eta gonbitea egiten duen taldeak entzuteko prest dagoelako.
- Nola helduko zaio gaiari? Guztion artean helduko eta zehaztuko dugu nahi dugun herriaren ezaugarriak 8 arlo edo ataletan. Hori egiteko, lan-dinamika ezberdinez baliatuko gara.
- Nola jokatu behar parte hartu nahi badut? Parte hartu nahi izatekotan Izarra Centrera bertaratzea besterik ez duzu, arestian adierazitako egun eta orduren batean. Ermua Hiri Hezitzaile programako lan-taldeak atseginez hartuko zaitu, beso zabalik.
Testuingurua
Gure ustez, gaur egun edozein herri edo hirik –txiki, ertain nahiz handi izanik ere- hezitzaile izateko aukera ugari dituela. Horregatik, aurten bat egin eta atxiki egin gara Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Sareari, horretan definituriko estrategiari jarraiki gurean lan egiteko.
Herri eta hiriek trebakuntza integrala ahalbidetzen duten elementu ugari dituzte hein batean: sistema konplexua da eta, aldi berean, hezkuntza eragile anitza. Aniztasunari dagokionez, hiri hezitzaile baten erronketako bat nortasunaren arteko oreka eta armonia sustatzea behar du, herria osatzen duten komunitateak eta bertan elkarbizitzen duten guztiak aintzat hartuak izateko duten eskubidea ahantzi gabe.
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren