Elektronikoki sinatzeko milaka txartel bertan behera utzi dira iruzurrak ekiditeko

08.11.17
Erakundea

Euskal Autonomia Erkidegoko hiritarrek eta enpresek digitalki sinatu ahal izateko erabiltzen dituzten 30.000 txartel baino gehiago bertan behera utzi ditu Izenpe ziurtapen-zerbitzuetako egileak. Izan ere, txartel horien txipetan ahulezia bat topatu da, eta titularren datu pribatuak arriskuan egon daitezke martxan jarraituz gero.

Ahulezia horren iturria Eslovakiako unibertsitateko ikasle talde batek sortutako programa bat da, ROCA izenekoa. Horrekin, erabiltzaileen datu pribatuak eskuratu daitezke txip modelo jakin bat duten txartel elektronikoetatik. Sareen eta Informazioaren Segurtasunerako Europako Agentziak (ENISA) ziurtapen-zerbitzuetako egileei ahulezia horren berri eman die, eta horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoan egile nagusi den Izenpek txartel guztiak bertan behera uztea erabaki du, erabiltzaile guztien segurtasuna bermatzeko.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean dauden txartelen %15a kaltetu dira, berdeak (hiritarrenak) eta urdinak (elkarteenak). Izenpek bertan behera utzi dituen txartelen erabiltzaileek posta elektroniko bidez abisua jaso dute jada, eta txartel berria ahalik eta azkarren lortzeko eman beharreko pausoen berri eman zaie. Gomendio nagusia eskabideak KZgunea zentroetan betetzea da.

Ermuko Udalak zerbitzu ezberdinak eskaintzen ditu egoitza elektronikoaren bitartez, eta jada kontsultak izan ditu, bai herritarren aldetik, baita enpresen aldetik ere, euren ziurtagiri digitalekin izapide elektronikoak egiteko ezintasuna azalduz. Kasu horietan, Izenperen gomendioa Kzgunea zentrora jotzea da (Ermuaren kasuan, Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen da). Bertan dugu ziurtagiri digitalak berritzea eskatzeko modurik azkarrena, eta doakoa, gainera.

Elkarteek eta enpresek, bestalde, lehentasuna izango dute euren arazoak konpontzerako orduan, baina aurretiazko zita eskatu beharko dute Internet bidez, Izenpek euskal hiriburuetan dituen bulegoetan ziurtagiri berriak eskuratu ahal izateko.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua