'Mag Lari' magoaren emankizuna ikusgai Ermua Antzokian

08.11.17
Ermua Antzokia

Aste honetan bestelako ikuskizun bat ikusi ahal izango dugu Ermua Antzokian, bere programazioan eskaintzen duen ohi duen ezberdina. Magia eta ilusionismo emanaldia izango da, Josep Maria Lari (Barcelona 1973) ospetsua gure herrira ekarriko diguna. Bere izen artistikoa ‘Mag Lari’ da, TVE1 katean ‘Pura magia’ izena duen telebista saioaren aurkezle eta gidaria, talent show horretan estatuko mago onenaren bila dabiltza. Umore fin edo dotorea eta ironia izaten dira bere muntaietako ezaugarri orokorra. Profesionalki magian hasi zenetik magia beste modu batean lantzeko eta berritzeko lan egin du, hurbilagokoa, parte-hartzailea eta dibertigarria. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik erosi dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabank entitatearen webgunean edo bere orotariko kutxazainen sarean.

25 urte baino gehiago ikuskizunak egiten ibili ondoren, Mag Lariren bizitza etengabe biran ibiltzea da, gehien atsegin duena eszenatoki gainean egotea delako, zenbat eta eszenatoki ezberdinagoak hobe, jende eta leku ezberdinak ezagutzen, ondoen egiten duena egiten: jendea liluratzen eta barrea eragiten.

Hau jai-gaua da, Betiko Mag Larirekin, harridurarekin, betiko umorearekin eta, batez ere, betiko lilurarekin.

Gau magikoa Mag Larirekin.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan