60.000 euroko diru-laguntzak Izarra Centren kokatzen diren enpresentzat
Izarra Centre eraikinean lehenengo aldiz kokatzen diren enpresen onurarako diru-laguntzen oinarriak onartu ditu Ermuko Udalak. Diru-laguntza horien helburua trakzio enpresak erakarriz Ermuko enpresa-ehuna dibertsifikatzea eta Izarrako haztegitik datozen sozietate txikiak indartzea da.
Udalbatzak diru-laguntzen oinarrien alde bozkatu du pasatu den urriaren 31n izandako Osoko Bilkuran; proposamenak PSE-EE/PSOE, EH Bildu, EAJ, PP eta Irabazi alderdien aldeko botoak jaso ditu, eta Se Puede Ermua Ahal Da udal taldearen ezezko botoa.
Deialdi honek 60.000 euroko aurrekontu partida dauka, eta 2017. urtean Izarra Centre eraikinean kokatu edo kokatzen diren enpresei zuzenduta daude. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak, oinarrietan zehazten direnez, honakoak dira:
- Beraien merkatuetan finkatutako enpresak, duten negozio ildoaren zati bat edo guztia Ermuan kokatzen dutenak
- Izarrako haztegitik pasatu diren enpresa hasiberriak, euren proiektua finkatu nahi dutenak
- Merkatura zuzendutako ikerketa proiektuak egiten dituzten enpresak, ikerketa-ildo hori Ermuan kokatzen dutenak
- Berrikuntza, lehiakortasuna hobetzeko edo nazioartekotzeko proiektuak dituzten enpresak, euren prozesuak sostengatzeko azpiegiturak behar dituztenak
- Herriaren garapen ekonomikoa bultzatzeko interesgarriak izan daitezkeen enpresak, Ermuko Herri-Garapenerako Plan Estrategikoarekin bat datozenak
Deialdi honetara aurkezten diren enpresa guztiek Izarra Centren kokatu beharko dute lan-ildo horien egoitza 2017ko jardunaldiaren barnean, eta 5 urtez bertan egongo direla bermatu beharko dute alokairu kontratu baten bitartez. Gainera, Ermuaren garapen sozioekonomikoan parte hartuko dute enplegua sortuz, ekonomia-ehunaren dibertsifikazioa bultzatuko dute eta Izarra Centreko kudeaketak proposatutako ekimenetan partaide izango dira.
Emandako diru-laguntzak Izarra Centreko urteko alokairuaren gastuak ordaintzeko baliagarriak izango dira (gehienez ere metro karratuko 12 euro ordainduko dira), eta bi urtez eskatu ahalko dira. Hirugarren batez ere diru-laguntzak eskuratzeko aukera izango da, horren beharra justifikatzen bada.
Diru-laguntzak Abiapuntun eskatu daitekeen inprimaki normalizatu bat beteta eskatu daitezke, proiektuaren memoria, entitatearen estatutuak eta Bizkaiko Aldundiak zerga-betebeharrak beteta dituela egiaztatzeko emandako ziurtagiriarekin batera.
Balioespen Batzordeak jaso eta aztertuko ditu eskaerak oinarrietan zehaztutako baldintzen arabera, eta gutxiengo puntuazioa eskuratzen duten enpresek euren ekimenari dagokion diru-laguntza jasoko dute.
Oinarriak dokumentu honetan kontsultatu daitezke.
Lerro hauen ostean urriaren 31ko Osoko Bilkurako bideoa uzten dizuegu, bertan onartu baitira deialdi honetako oinarriak (eguneko gai-zerrendako 11. puntua, 1:19:44 unetik aurrera).
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua