Ermuko liburutegiak bat egin du #IrakurketaErrazaArriskuan kanpainarekin

10.11.17
Udal Liburutegia

2013an Irakurketa Erraza (IE) Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen hasi zenetik, irakurmen edo ulermen zailtasunak dituzten gero eta pertsona gehiagok irakurketara hurbiltzeko eta horretaz gozatzeko aukera izan dute. Harrezkero, irakurle berrien kopuruak gora egin du, baita Irakurketa Errazeko ekimenak eta horien sustapena eta garapena bultzatzen duten erakundeen kopuruak ere.

Ermuko udal liburutegiak 2014an jarri zituen lehen aldiz martxan Irakurketa Errazeko klubak muntatzeko edo euren inguruan IE erabiltzeko interesa duten pertsonei zuzendutako ikastaroak (ikastetxeetako orientatzaile eta irakasleak, terapeuta okupazionalak, dinamizatzaile soziokulturalak, etab.). Ekimen horretatik, hiru irakurketa klub sortu ziren: bat Abeletxe egoitzan, eta beste bi Eguneko Ospitalean (azken horiek liburutegian burutzen dira).

Irakurketa Erraza ez dute, ordea, irakurketa klubek soilik erabiltzen: norbanakoek eta ikastetxeetako irakasleek ere erabiltzen dute. Izan ere, parte-hartzaileen eta kontsumitzaileen kopurua nabarmen hazi da azken urteetan.

Irakurketa Erraza formatuko materialen eskaintza, bestalde, ez da batere ona, eta euskarazko liburu eta materialen kasuan, egoera bereziki kezkagarria da. Gaur egun, helduentzako 8 titulu daude eskuragarri Gaumin Argitaletxearen aldetik, eta haurrentzako bi liburu baino ez Ediciones Betaren eskutik.

Egoera horren aurrean, Lectura Fácil Euskadi-Irakurketa Erraza elkarteak hedapen eta sentsibilizazio kanpaina hasi du #IrakurketaErrazaArriskuan lelopean. Helburua euskarazko Irakurketa Errazeko materialak areagotzeko beharra erakustea da.

Ermuko udal liburutegiak bat egin du deialdiarekin, argitaletxeei zein erakunde publikoei mota horretako euskarazko materialen kopurua handitzeko eskatu ahal izateko. Hori horrela, hilabete honetako euskarako irakurketa klubean komentatu den liburua Ander Izagirreren Txernobil txiki bat etxe bakoitzean izan da, eskuragarri dauden 8 tituluetako bat, hain zuzen.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean