Oinezkoen pasabide berria prestatzeko Izelaieta 28 azaroan eraitsiko da, jabetzarekin hitzartu ondoren
Ermuko Udalak Izelaieta kaleko 28. eraikina eraitsiko du hilabete honetan eta eremua toki-sistema libre bezala urbanizatuko, HAPOn eta hirigintzan unitate horrentzat aurreikusitako izapidea aurreratzeko jabeekin hitzarmena sinatu ondoren. Erakundeak hirigunean eraldatzeko lanari bultzada eman nahi dio eta lur-zati hori kudeatzea eta herritarren esku eta zerbitzura jarri ahal izatea aukeratzat jo da, udalerriko tren geltoki berria izango denari sarrera egokia eskaini ahal izateko. Izan ere, inguruko zonalde eta auzoan obraren hainbat eragin eta ondorio jasaten ari dira eta inork gutxik ulertuko luke tren geltokiarena bukatzean beste jarduera batekin hasteari. Eraikina azaro honetan bertan eraitsiko da, aurtengo urtea amaitu baino lehen urbanizazioari ere amaiera emango zaiolarik. Etxea lurreratzeak eta urbanizazio egiteak eragozpen bat edo beste ekarriko dute baita ere, makineria eta kamioiak erabili beharko baitira, horregatik eta segurtasuna bermatzeko hurbilen dauden aparkaleku batzuk ezin izango dira erabili egun batzuetan.
Hiri-antolamenduko Plan Orokorrak (HAPOk) A-07 eremuaren zati direla dio. Agiri horrek, irizpide eta ordenazioaren xedeak izeneko ataleko fitxa urbanistikoan honakoa dio Izelaieta 28ko eraikinaren inguruan: “Izelaieta 28ko etxebizitza oso egoera txarrean dagoenez zonaldea kaltetzen du, horregatik eraistea proposatzen da Izelaieta eta tren geltokiko plazaren eta Gipuzkoa Etorbidea kaleen artean oinezkoentzako pasagune eta lotura egiteko, etxebizitzen arkupeetatik. Zoru guztia toki-sistema librea izango delarik”.
HAPOn jasotako helburuak betetze aldera eraitsiko da aipatu etxea, hirigintza araudian jasotakoari jarraiki eremua kudeatzeak izan zezakeen atzerapena ez baita onargarri interes orokorraren ikuspegitik, eraikina behar bezala kontserbatu ez delako eta tren geltoki berrira sartu eta irteteko oinezkoen pasabidea irekitzea eta urbanizatzea komeni delako. Hori horrela, eraikinaren ugazabekin hitzarmena sinatu du, horien eskubideak aintzat hartu eta bermatzeko, adostasunari esker eraikina berehala eraitsi eta eremua urbanizatu ahal izango delarik.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da