Ermua Antzokian Handia, Soderberghen azkena eta haurrentzat 3D ikusgai asteburuan
Seguruenik azaroko zine aste indartsuenari hasiera emango diogu ostegunean Antzokian. Sebastian Lelio zuzendariaren ‘Una mujer fantástica’ tituluko filma txiletarra eskainiko dugu zineklubean. Zuzendari horrena da baita ere ‘Gloria’ maisu lana, zeina zineklubean ikusteko aukera izan genuena baita ere. Filmak gidoi onenaren saria jaso zuen Berlineko zine jaialdian. Marina tabernako zerbitzaria da, hogei urte zaharrago eta Orlando izena duen bikotekidearekin bizi dena. Orlando gau batean hil egin zen eta Marinaren arazoak areagotu egin ziren haren familiak gorroto dioelako, transexuala izateagatik. Marinak guztiari aurre egin beharko dio eta emakume indartsu, pasionala eta fantastikoa dela erakutsiz. Filmak munduarekiko doilorkeria irudikatuko digu. Filma libre eta nabarmena da. Una mujer fantástica ohiko eta iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera proiektatuko da.
Larunbatean zine komertzialaren txanda iritsiko eta arratseko zazpi eta erdietan lehen aldiz Handia filma proiektatuko dugu. Jon Garaño eta Aitor Arregiren filma berria da, pil-pilean egoteaz gain, denboraldi honetako garrantzitsuenetakoa ere badena. Bikoeak lehenago ‘Loreak’ filma egin zuen eta oraingo honetan produkzio liluragarri eta istorio dotorearekin datozkigu. Martin baserrira bueltatuko da lehen guda karlistan parte hartu ondoren. Etxeratzean konturatuko da anai benetan erraldoia duela. Ezohiko tamaina hori gauza benetan aparta dela sinetsita, Europa osoari bira ematea erabakitzen dute kontinentean anaiaren berri emateko asmoz. Filmak benetako istorio batean du bere jatorria. Handia jatorrizko hizkuntzan proiektatuko da –euskara hutsean- eta azpitituluak izango ditu larunbat arratseko zazpi eta erdietan, igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan.
Asteburuko bigarren proposamena egungo zuzendari onenetako baten azken lana da. Steven Soderbergh pantaila handira itzuli da azken urteetan The Knick izena duen telebistako serie batean jardun ondoren. Oraingo honetan lapurretan gaia ukitzen eta La suerte de los Logan titulua duen komedia aparta batez datorkigu. Hiru anai-arrebek beren patua irauli nahian, autoen lasterketa batean lapurreta egiteko kolpe eraginkorra prestatzen dute. Zine eraginkorra eta oso entretenigarria da, istorioa ere zorrotza eta imajinatiboa delako. Berezia eta xarmagarria. La suerte de los Logan zinea maitatzera bultzatzen duen filmetakoa da. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu.
Haur eta gazteentzako emanaldian, igandeko 5etan La Lego Ninjago 3D filma ikusi ahal izango dugu. Lego eta Warner etxeek berriz ere lankidetzan aritu dira familiarentzat filma gozoa egiteko. Haur eta gazteak ez ditu epel utziko ez eta beraiekin joaten diren helduek ere. Asmamena, abenturak, dibertsioa eta ikuskizuna dira marrazki bizidunetako film handi onen osagaiak.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiko mikrositea.
Lotutako albisteak
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan