Garik eta Maldanberak indarrak batuko dituzte ostiral honetan Ermua Antzokian

15.11.17
Ermua Antzokia

Iñaki Garitaonaindia Murgiondo abeslari gipuzkoarra, Gari goitizenez ezagunagoa dena, musika ibilbide berri batean murgildu da Maldanbera taldearekin batera. Laukoteak kontzertua eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian, Estutu (2016) azken lana aurkezteko.

Hainbat urtez bikote formatuan lan egiten eta horrek eskaintzen dituen aukera zoragarri bezain zailak aztertzen aritu ostean, esperientzia berri bati ekin dio Garik Maldanbera bateria, baxua eta gitarra hirukotearekin batera. Osaera berri horrekin, musikariak bere abestien rock izaera berreskuratu du, eta modu errazagoan melodia berriak eraiki ahal izan ditu.

Izan ere, berdin da nork sortzen dituen abestiak, horiek beti izango baitira behar dituenarenak. Gari eta Maldanberaren disko berria entzuten duen edonork igarriko du, ordea, Garik berak ere behar zituela kanta hauek une honetan, eta horregatik sortu dituela guztiak naturaltasunez. Hertzainak taldeko abeslari ohiaren diskorik helduena da, ezbairik gabe.

Kontzertua 22:15ean hasiko da ostiral honetan, azaroak 17. Sarrerak 10 euroren truke daude salgai Lobiano Kultur Gunean, BBKren orotarako kutxaizanetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Taldearen abesti bat uzten dizuegu jarraian, Estutu.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan