Zure eraikinak 50 urte edo gehiago al ditu? EITa egiteko unea iritsi da
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa (EIT) etxebizitza-eraikinen egoeraren azterketa teknikoa da, eraikin osoaren kontserbazioaren benetako egoera ezagutzeko aukera ematen duena. Eraiki zirenetik 50 urte bete dituzten bizitegi eraikin guztiek EITa aurkeztu beharko dute 2018ko ekainaren 27a baino lehen.
EIT azterketa orain EET deitzen da (Eraikinen Ebaluazio Txostena). Azterketa honi esker, mantentze lanetan egon daitezkeen balizko arazoak atzeman daitezke, larriegiak bilakatu aurretik, eta jarraibidek eskaintzen ditu eraikina egoera onean mantendu ahal izateko. Gainera, etxebizitzaren energia eraginkortasuna bermatzen du eta irisgarritasun arauak betetzea errazten du.
Teknikari adituek egiten dute EIT azterketa, eta eraikin baten oinarrizko lau guneetan zentratzen da: egituran, fatxadan, estalkian eta ur sare komunetan (bai saneamenduan, baita horniduran ere). Ikuskaritzak gune horietan egon daitezkeen arazoak identifikatzen ditu eta berehala konpontzeko oinarriak ezartzen ditu, etorkizunean arazo handiagoak eta garestiagoak saihestuz.
Ermuan 2017ko ekainaren 27tik aurrera 50 urte bete dituzten 208 eraikin daude guztira. Horietatik 46k jada aurkeztu dute EITa udaletxean, eta beste 5 eraisteko edo errehabilitazio lanak egin eta beste erabilera bat jasotzeko prest dauden eraikinak dira. Hori horrela, 157 eraikin daude 2018ko ekaina amaitu baino lehen EITa aurkeztu behar dutenak. Neurri honek eragiten dien komunitateek hilabete honetan zehar abisua jasoko dute dituzten betebeharren berri emanez, euskal araudia bete ahal izateko nahikoa denbora izan dezaten. 2018ko ekainaren 27tik aurrera, 50 urte betetzen dituzten eraikinek urtebeteko epea izango dute legea bete eta EIT-ETTa aurkezteko.
Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari buruzko informazio osoa jaso ahal izateko, kontsulta ezazu Eusko Jaurlaritzaren txosten hau, edo jo ezazu Euskoregiteren webgunera. Azaroaren 14ko Gai Orokorretako eta Batzordeak aztertu beharrekoen Informazio Batzordearen bideoa ere ikus dezakezu, EITaren berri ematen baita 5. puntuan.
Lotutako albisteak

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Miguel de los Toyos Etxebizitza sailburuordeak eta Beatriz Gamiz alkateak proiektuaren egoera eta elkarlanerako bide berriak aztertu dituzte Ermuan egindako bileran