Umoreak eta dramak emango diote amaiera Ermua Antzokiko azaroko programazio komertzialari

21.11.17
Ermua Antzokia

Zineklub saioak emango dio hasiera ostegun honetan Ermua Antzokiko zine aste berriari. Pablo Solarz zuzendariaren El último traje zinta argentinarra izango da aste honetako lehenengo pelikula, Miguel Ángel Sola eta Ángela Molina aktoreak protagonista dituena. Lan honetan 88 urteko jostun judutar batek Europara egingo duen bidaia kontatzen da, nazien erregimenaren azken orduetan bizitza salbatu zion pertsonaren bila. Bidaiaren nondik norakoetan umorea eta drama uztartzen dira, Miguel Ángel Solaren antzezpen bikaina nagusi delarik. Zahartzaroa, gogoeta eta antzerki puntu bat eskutik datoz pelikula honetan, eta bai kontatzen dena eta bai esan nahi dena ditu gozagarri. El último traje ostegun honetan eskainiko da 20:30etik aurrera.

Zine komertzialaren programazioa larunbatean 19:30ean hasiko da beste drama argentinar baten emisioarekin; Milagros Mumenthaler zuzendariaren Abrir puertas y ventanas lanarekin, hain zuzen. Marina, Sofía eta Violeta ahizpen eguneroko bizitzaren argazkia da pelikula hau. Buenos Airesen bizi dira hirurak, eurak hazi zituen eta duela gutxi hil zen amonaren etxean. Elkarbizitzaren eta familiako harremanen inguruko obra independente malenkoniatsua da, gogoetaz betea, eta aktoreen antzezpen ederrei esker, Mar de Plata Jaialdian pelikula eta zuzendaritza onenaren sariak jasotakoa da. Abrir puertas y ventanas larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean eskainiko da.

Asteburuko bigarren pelikula komertziala Atraco en familia komedia frantziar dibertigarria izango da, Pascal Bordiauxek zuzenduta, eta Jean Reno aktore bikaina du protagonista. Maila handiko lapur batek elkarren artean ezagutzen ez diren bere bi alabei laguntza eskatuko die ordura arte egindako lapurretarik handiena burutzeko. Komedia aldrebes honen helburu bakarra ikus-entzuleek barre egitea da, eta une askotan lortzen du bere xedea umorea, akzioa eta amodio puntu bat uztartuta. Atraco en familia larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean izango da ikusgai.

Igandeko haurren saioari dagokionez, 17:00etatik aurrera Gatos: un viaje de vuelta a casa animazio filma ikusteko aukera izango da. Katu txiki bat galdu egin da etxera bidean. Hori horrela, kalean bizirauten ikasi beharko du, faltan hainbeste botatzen duen etxera bueltatzea lortzen duen arte. Dibertigarria eta teknikoki aparta, Gatos familia guztiarentzat moduko pelikula ederra da, etxeko txikienekin partekatzeko, batez ere.

Informazio gehiago behar izanez gero, ikus ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena