Izarra Centreko saretik mundu zabalera, kirol elektronikoetan ezagutzera eman eta tartea egiteko

21.11.17
Ekonomi Sustapena

Kirol eta jolas elektroniko sektorearen barne –gaming eta teknologia remenuan- kokaturik dagoen OMNIS enpresa Izarra Centre enpresan dugu kokatuta urritik.

www.omnisclub.com webgunea kirol elektronikoen plataforma jaio berria da, estatuko goi mailako txapelketa ezberdinetan jokatu izan duena, bere jarduera jokalari edo lehiatzaile rolera mugatzen ez delarik, zirkuituaren garapenean sarturiko eragilea ere baita. E-kiroleko ekitaldi eta zirkuituko antolatzailea ere bada, ikus-entzunezko materialak prestatzen lagundu ohi duelarik. Lantzean behin iruzkin-egile eta analista rolari ere heldu diote. ONMISek jokalari, talde eta enpresentzako aholkularitza zerbitzua ere badu, batez ere azken urteetan garapenik handiena jasan izan duten alorrekoa, bide horri uko egiterik ez baitago etorkizun ikuspuntutik. Onmisek ohiko kirolaren balore propioak elektronikoetara jauzia egin dezaten lanean ari da, ezagutza teknologikoa zabaltzen saiatzen direlarik tailer eta hitzaldien bidez, sektorea eta gizartea elkar ezagutu daitezen eta garapenak bientzat ekar ditzakeen aukera berriei leku egiteko.

Datu ugari abiadura arintasunez mugitu behar duten elektronikan oinarrituriko kirolek eta aisialdi digitalean oinarrituriko industriek etengabeko hazkunde prozesuan daude. Etorri berri zaigun enpresak hasieratik ari da Fibermua sareak eskaintzen dituen abantaila eta dohainak aprobetxatzen.

Hilabete hauetan Onmisek garatu izan duen lana formatu ezberdinak hartzen ditu barne: jardunaldi irekiak eta ekitaldien antolakuntza. Gure udala enpresa beso zabalik hartu eta horrekin elkarlanean ari da e-kirolak, gamingak eta teknologi berriak aisialdian, hezkuntzan, profesional eremuan eta teknologi berrietan eskaintzen dizkiguten aukerak aintzat hartu, ezagutarazi eta barnera ditzan gizarteak. Ermua horretarako eszenatoki aproposena da, benetan baliotsua, abiadura ultra azkarreko zuntz-optikoko sareari ezker. Enpresa une egokian etorri izan da, udalak sarea eta bere aukera guztiak adibide zehatzen bidez ezagutarazten jarraitzeko asmoa duelako; inbertsioak enpleguak sortu eta aukerak dakartzala erakuste. Helburu horiek betetzeko, kirol elektronikoak lankide apartak izan daitezkeelarik kontsideratuz.

Hezkuntza eta zientzia zabalkundeari dagokionez etorri zenetik Omnisek bideo-jokoak ezagutarazteko lanean jardun izan du, Satencyl eta Unity euskarrian jokoan garatu eta eskainiaz.

Jarduera batzuk gauzatu baditu ere, hurrengoa abenduaren 9rako prestatu du, zeinak ‘La hora del código’ izena daraman. Mundu zabaleko mugimendua da180 herriko eta hainbat milioi ikasle barne hartzen dituenak. Horretan eta ordu betean informatika eta programazioari buruzko edukiak lantzen dira. Jarduerak oso entretenigarriak dira eta gaien artan Star Wars, Frozen edo Minecraft izaten ohi dira. Esan bezala, ordu beteko izango eta abenduaren 9an jokatuko, Izarra Cenbtren bertan. Jarduera familiarentzat pentsatua dago, guraso edo tutoreak parte hartzaile gazteak lagundu beharko dituztelako.

Jarduera sustatua dago eta kanal fisiko eta digitalak hartuko ditu barne. Horri esker, Ermua, Izarra Centre eta bere zuntz optikoko sare neutro ultra azkarra lau haizeetara zabalduko da, munduan barrena ezagunak izan daitezen hirurak.

Onmis kirol elektronikoen munduan ondo kontsideratua eta baloratua dago, ikus-entzunezko eta eduki birtualen negozio gisa ikusita dagoelarik. Orain gutxi, Eiken 4.0 cluster eraldatzailearen gidan agertzeko aukeratu dutelarik. Hori horrela, Alex Robleño ekintzaileari elkarrizketa egin eta hori argitaratu izan dute El PAIS RETINA (eraldatze digitala eta teknología) atalean, bertan Ermura iritsi eta Izarra Centren kokatu izan dela jasotzen delarik.

Kokatu izan denetik, Onmisek stream bidezko bideoak eskaini ditu Izarratik, emanaldi horiek hedabide adituetan jaso izan direlarik, aste batean 100.000 erreprodukzio baino gehiago izanik. Ohiko kanalak ez diren bestelakoak ere probatu izan dituzte Izarran duten CSGO zerbitzarian 200 jokalari baino gehiago bilduz, bere ahalmen eta abiadurari esker.

Ezagutarazi asmoz, ateak zabaldu dituztenetan, zubi lana egin izan dute Onmiseko lana herritarren artean ezagutarazteko, kirol elektronikoak eta aisialdi digitaleko industria, nahiz hezkuntza profesional nahiz etxekoa jomuga dutela agerian utziz.

Izarra Centrek kirol elektronikoen inguruko telebista saila edo informatiboa -Galaxia Gamer!- izena duena ere hartu zuen Ermuko egoitzan, iragandako urriaren 8an. Aste bete beranduago, urriaren 14an ateak ireki zituen e–kiroletan eskualdean interesa dutenei deia luzatuaz. Urriaren 21ean eta azaroaren 11n INTRO Stencyl deritzaten bideo-jokoak garatzeko saioak gauzatu zituzten. Eta baita, tailerra Izarrako bigarren solairuan.

Ekitaldiei dagokionez, Heathstone deritzan ‘Encuentro al fuego’ izekoa ere egin izan dute, iragan urriaren 28an. Saioa hiru orduz luzatu zen eta jendea sartu-irteteko zabalik mantendu zen. Heathstone titulu oso ezaguna da, munduan 70 milioi jokalari biltzen dituelarik telefonoan nahiz ordenagailuetan. Ekitaldi hori Blizzard orrialdean jasi eta aipatu zen, Izarra Centre horrelakoetarako ere balio duela agertuz. Hori horrela, Onmisek bere jarduera ezagutzera mena nahi du, inguruko jokalari eta partaideak erakartzeko.

Onmis start-up bat da, hazten ari den eremuko hasi berria, herritarren artean ezagutzera eman eta leku egin nahi duena, e-kirola, bideo-joko eta gamerren trakziodun izan nahi duena. Enpresak horrelako jardueren eskale diren publiko jakin batekin harremanetan jartzen jakin izan du, horretan

Ermuan dugun Izarra Centre bezalako azpiegitura aurreratuaren laguntza izango duelarik. Sortzaile eta ekintzaile izan daitezkeen pertsonak erakartzeko gaitasuna du, bere hurrengo pausoa kanal digitalak irekitzea izanen delarik, Ermutik leihoa irekitzeko mundura.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren