Carlos Totorikak Ejea de los Caballeroseko Agentzien eta Garapeneko Agenteen Batzarrean parte hartu du

22.11.17
Erakundea

Carlos Totorika alkateak Aragoiko Agentzien eta Garapeneko Agenteen Lehenengo Batzarrean parte hartu du pasatu den azaroaren 15ean Zaragozako Ejea de los Caballeros herrian. Topaketa horretan tokiko garapen agentzien sarea sortzeak izan ditzakeen abantailak aztertu dira, eta globalizazioak tokiko lurraldeetan sor ditzakeen erronkak, berrikuntza eta espezializazioa izan dira jardunaldiko gai nagusiak.

SOFEJEAk eta Aragoiko Gobernuak antolatu dute batzarra, Emprender en Aragón Fundazioaren eta INAEMen bitartez eta Aragoiko Sustapen Institutuaren (IAF) laguntzarekin. Estatu osoko garapeneko 80 agente, teknikari eta arduradun baino gehiagok parte hartu dute topaketa honetan, eta Carlos Totorikak Sareak garapen ekonomiko glokal berritzaileari aurre egiteko beharrezko instrumentu gisa hitzaldia eskaini du.

Gure herriko alkatea izateaz gain, ARINN-Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Innpulso Sareko kopresidente ere bada Totorika (sare horren parte dira bai Ermua, baita Ejea de los Caballeros ere). Sarean lan egiteak duen garrantzia argi utzi nahi izan du alkateak; izan ere, “aldaketa kudeatzeko, ikasten, eskumen berriak hartzen, formakuntza jasotzen eta ikertzen jarraitu behar dugu, eta sarean lan egitea da ezagutza jasotzeko eta partekatzeko modurik onena”. Berrikuntza, teknologia berriak eta ezagutzaren gizartea “egungo munduaren gakoak” direla adierazi du.

Administrazioan gardentasunez aritzeko beharra ere azpimarratu du Totorikak: “Epe luzera lan egiteko gure ekintzak lehenesten diren estrategia izan behar dugu, eta gardentasunez jokatu”.

Ejea de los Caballerosen (Zaragoza) izandako topaketaren irudiak uzten dizkizuegu, Haiku Comunicación elkartearen eskutik.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua