Balioen araberako erakunde-kudeaketa aurkeztu du Ermuak Q-epearen Praktika Onen jardunaldian

24.11.17
Erakundea

Gasteizko Europa Jauregia izan da Q-epeak aurtengo Kudeaketa Publiko Aurreratuaren eta Praktika Onen jardunaldia burutzeko hautatutako eszenatokia. Kudeaketa Aurreratuaren XXIII. Europar Astearen barne kokatzen da ekimena, eta administrazio publiko ezberdinetako ehun pertsona inguru bildu ditu pasatu den ostiralean, azaroak 17.

Ermuko Udalak ere parte hartu du jardunaldi honetan, kudeaketa aurreratuaren barne, baloreen araberako kudeaketa aurkeztu baitu praktika on gisa. Rosalía Herrera Plangintza Estrategiko eta Berrikuntza Arloko zuzendariak eta Montserrat Gutiérrez Kalitate teknikariak Ermuko Udalean burutzen ari den eraldaketa kulturalaren prozesua zehatz-mehatz azaldu dute bertan.

Ezartzen ari den lan-eredu berriaren helburuak anitzak dira: hiritarren beharrei aurrea hartzea, erantzunak arin ematea, egoera ezberdinetara modu azkar eta malguan egokitzea, sortzaileak izatea eta, batez ere, eraginkorrak izatea. Hori guztia, inpartzialtasunean, gardentasunean, legezkotasunean eta berdintasunean oinarrituta.

Modu horretara, jardunaldira gerturatu diren pertsona guztiek eraldaketa prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Ermuan Barrett Values Centre ereduari jarraiki lantzen ari da aldaketa, erakundeen kontzientzien 7 mailen teoriarekin, alegia.

Eraldaketa kulturalaren inguruko aurkezpena

Ermuko Udalaren proposamenaz gain, Donostiako eta Durangoko Udalek, IVAPek, EJIEk, VISESAk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta KZguneak ere euren praktika onak aurkezteko tartea izan dute. Ekitaldiari amaiera emateko, Carles Ramió Matas kataluniarrak Gobernantzaren egungo eta etorkizuneko erronkak hitzaldia eskaini du areto nagusian. Ramió Zientzia Politikoetako eta Administrazioko katedraduna da Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta kudeaketa eta instituzio publikoetan aditua da.

Lerro hauen azpian jardunaldiko irudiak uzten dizkizuegu.

Aurkezpena Informazio Batzordean

Ermuko Udalaren baloreen araberako kultur eraldaketa zinegotziei eta hiritarrei aurkeztu zaie astearte honetan, azaroak 21, Gai Orokorren eta Osoko Bilkurak aztertu beharrekoen Informazio Batzordean. Aurkezpen osoa lerro hauen osteko bideoan ikus daiteke (gai-zerrendako 7. puntua, 1:37:12tik aurrera).

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua