Kaltxango bidegurutzea errotondan bihurtzeko proiektuari hasiera eman zaio

27.11.17
Hirigintza

Bizkaiko Foru Aldundiak hasiera ofiziala eman dio gaurkoan Kaltxangon errotonda berria egiteko proiektu eta lanei, zeinak herri gunera sartu nahiz irteteko eta N-634 errepidearekin lotzeko gune garrantzitsuena hezurmamituko duen. Errotonda berriak espazioa egun ezagutzen dugunarekiko eta erabiltzen dugun moduarekiko eraldaketa ekarriko ditu. Aldundiak ostiral eguerdian ezagutzera eman zuen gaur lanean hasiko zela errotonda berria lehenbailehen prest edukitzeko, AP-8 autobidearen gaur eguneko kabinak itxi eta Uretamendiko berrian ireki nahi dituelako aurtengo 2017.a amaitu baino lehen -5 aste besterik geratzen ez zaizkigularik-. Bidesari kabina berrietara iristeko eta bertatik irteteko Uretamendi zeharkatzen dituzten tunelak erabili beharko ditugu, horietarako sarbidea Areitio portu igoeran edo jaitsieran dugun beste errotonda berriaren bidez.

Obra esleipendunaren teknikariek gaur goizean errepidearen alboan izan dira udal bulego teknikoko kideekin batera zuinketa egiten, seinaleztapen eta baliza lanak egiten hasteko eta, horretarako gunetik pasatzen diren sistema eta zerbitzu orokorrak jakiteko (zuntz-optiko, semaforo, argindar kableak non dauden edota ur-hodiak…). Aste honetan bertan obra-etxolak jarriko dituzten eta lanari ekingo diote, lanak egiten dituzten denborak trafikoan eraginak aurreikusten dituztelarik. Horregatik, Aldundiak eta Udalak gidarioi dei egiten digute, arreta areagotu dezagun, pazienteak izan eta lagundu dezagun “errotonda egindakoan hobekuntza nabariko eta trafikoarentzat lagungarri izango delako”.

Ermuko Udalbatzarrak uztailean 20.000 euro onartu zituen errotonda berri horrekin, trafikoa eta oinezkoen erabilera integratzeko plana prestatzeko. Aldaketa hori egitea, aldez aurretik aurreikusita eta Hiri Antolamendurako Plan Nagusian (HAPOn) jasota zegoen. Agiri horretan jasotzen zenez “gaur egun dugun erdiaren ordez zertxobait lehenago kokatuko litzatekeen errotonda egin behar zen, Aireitiora igotzeko hasieran, zeina konektatua behar zuen egon Bizkaia Etorbidea, Zearkale, VI. Mendeurrena eta Baldespina Markesaren kaleekin”.

Azpian eta pdf formatuan uzten dizuegu lanak eta jarduera bera zehazten dituen planoa.

Carlos Totorika alkatea Radio Eibar, Cadena SER emisoral ekarrizketatu du Kaltxangoko obraz gehiago jakiteko. JuanMa Cano kazetariaren galderei eman dien erantzuna ondorengoa izan da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean