Hogei ikuskizunek osatzen dute Ermua Antzokiaren programazio berria

01.12.17
Ermua Antzokia

Urtarriletik maiatzera bitartean ikus-entzule guztientzat moduko antzezlanak, zuzeneko musika eta dantza izango dira herrian

Beatriz Gámiz Ermuko Udaleko Kultura, Gazteria eta Euskara zinegotziak Ermua Antzokiko kultur programazio berria aurkeztu du, 2018ko urtarriletik maiatzera bitartean garatuko dena. Arlo ezberdinetako hogei ikuskizunek osatzen dute agenda, besteak beste, zuzeneko musika eta dantza emanaldiek, antzezlanek eta, noski, haurrentzako ekitaldiek.

Ermuko Udalarentzat kulturaren hedapenak duen garrantzia azpimarratu du Beatriz Gámizek, eta bi helburu nagusi aipatu ditu: “gustu guztietarako eduki erakargarriak eta kalitatezkoak eskaintzea eta ikuskizun guztiak hiritarrentzat irisgarriak izatea”.

Programazio berria kontratatzeko aurrekontua 86.719 eurokoa da guztira. Sarreren salmenta datorren abenduaren 13an hasiko da, asteazkena, eta ohiko saltokietan eskuratu ahalko dira txartelak: Lobiano Kulturgunean (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara), BBKren orotarako kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean.

Zenet, Pablo Carbonell, El Drogas eta Funambulista eszenatoki gainean

8 musika emanaldi, 7 antzezlan, dantza ikuskizun bat eta haurrentzako lau emanaldi izango ditugu ikusgai urtarriletik maiatzera bitartean. Ohiko moduan, kultur denboraldia opera proiekzio baten eskutik hasiko da; kasu honetan, Mozarten La flauta mágica eskainiko da. Ondoren, Zenet malagarra, Enrique Villarreal El Drogas Barricada taldeko kide ohia, Clara Peyá pianojole eta musikagilea eta Funambulista bezalako artistak igoko dira Ermua Antzokiko eszenatokira.

Lobiano Kulturgunean ere musika emanaldi ezberdinez gozatzeko aukera izango dugu, gehienbat formatu txikiko blues eta soul kontzertuak izango direlarik. Bertan arituko dira Awek Blues Band, The Reverend Shawn Amos eta Annaut.

Antzerkiari dagokionez, Yllanaren The Primitals, Patxo Telleriaren Ez Dok Hiru, Pablo Carbonell telebistako aurkezlearen El mundo de la tarántula eta Teatro en Vilo konpainiaren Interrupted obrek umore ukitua emango diote Ermua Antzokiari. Bestalde, Kukai Taldeko dantzariek Oskara ikuskizun berritzailearekin aho zabalik utziko gaituzte.

Azkenik, etxeko txikienek lau ekitaldiz gozatzeko parada izango dute, tartean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi berriena, Borobilean, eta Go!azen 4.0 musikala.

Jarraian Ermua Antzokiko programazio berriaren aurkezpen ekitaldiko irudiak eta bideoak dituzue ikusgai.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean