Informatika eta programazioko ‘Kodearen ordua’ jarduera Izarra Centren landuko
Toki-garapen alorrak jolasa eta trebakuntza erdibana uztartzen dituen doako jarduera antolatu du Lehen Hezkuntzako ikasle gazteentzat. Jarduera munduan gauzatzen ari den mugimendu globala da eta ‘La Hora del código’ edo ‘Kodearen ordua’ izenaz ezagutzen da. Jarduera herriko ikastetxeekin eta ‘Omnis’ enpresarekin koordinatua dago eta larunbatean –abenduaren 9an. Izarra Centren gauzatuko da. Ordu eta laurdeneko bi saio egingo dira larunbat goizean informatikako eta programazioko kontzeptuak lantzeko. Ekimenaren helburua zientzia eta teknologia ikasle gazteei hurbiltzea eta hori ezagutaraztea da, zaletasuna sustatzeko xedez, etorkizun hurbilean horrelako ezagutzak nahitaezko izango baitira. Parte hartzeko interesa dutenek izena eman behar dute abenduaren 5a baino lehen, horretarako aukera bi dituztelarik; dl@udalermua.net postontzi elektronika mezua idaztea edota 943-179151 telefonora deitzea.
‘La Hora del código’ mugimendu global edo orokorra da milioika ikasleei iritsiko zaiena, 180 herrialdeetan. Aldez aurretik iragarri eta prestaturiko ordu betean, ikasle gazteek informatika eta programazioko hainbat kontzeptu landuko dituzte begirale adituen laguntzaz. Saioak oso entretenigarriak dira, gazteek erraztasun asko izateaz gain, izugarri interesatzen zaizkien Star Wars, Frozen edo Minecraft gai eta jokoetan oinarria dutelako.
Saio biek ordu eta laurdeneko iraupena izango dute eta abenduaren 9ko larunbatean egingo, Izarra Centre eraikineko bigarren solairuan kokaturiko ordenagailuen gelan. Saioak Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleentzat izango dira aproposak. Jarduerak senide arteko izaera izanen du, partaideak adinez txikiak izango direnez gero, bere guraso edo tutoreekin bat bertaratu behar direlako. Saioan argazkiak eta bideo irudiak grabatuko ditugunez, partaideez ados daudenaren agiria sinatu beharko dute.
Laburbilduz, taldean eta lagunartean ikasi eta gozatzeko aukera paregabea edukiko dugu asteburu luze honetan, Izarra Centren. Ez ezazu aukera galdu, eman izena!
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren