El Autor eta La Batalla de los Sexos, asteburu honetan Ermua Antzokian

05.12.17
Ermua Antzokia

Ostegun honetan hasiko den zine programazio berria asteburu luze honetarako kultur proposamen ona izan daiteke. Hasteko, abenduaren 7an Robert Ostlund zuzendariaren The Square film suediarra eskainiko da zineklub saioan. Pelikula lotsagabe eta sofistikatu honek Veneziako Zine Jaialdiko Urrezko Palma eskuratu du. Christian arte garaikideko zentro prestigiotsu bateko zuzendaria da, eta bere ahalegin profesional guztia museoa prestatzen ari den erakusketa berrian jarri du: The Square izenekoan, alegia. Inauguraziorako hautatutako publizitate kanpainak, ordea, tokiko ikusleengan ondoeza piztuko du. Umorea, egonezina, amorrua eta argitasuna uztartze ditu behin eta berriz dramaren eta komediaren artean dantzan dabilen film honek. The Square ostegunean eskainiko da 20:30etik aurrea azpititulatutako jatorrizko bertsioan.

Zine komertzialeko programazioa larunbatean 19:30ean hasiko da La batalla de los sexos komedia estatubatuarraren lehen emisioarekin. Jonathan Dayton eta Valerie Faris Pequeña Miss Sunshine film ezagunaren zuzendarien lan berria da, eta benetako gertaeretan oinarritzen da. Bobby Riggs tenis jokalari profesional ohiaren eta Billie Jean King jokalari karismatikoaren arteko norgehiagoka erakusten du pelikulak. 59 urteko Bobby matxistak 29 urteko Billieri erronka luzatuko dio “sexuen gerra” bezala ezagun egin den eta jendearen arreta deitu duen tenis partidu batean aurrez aurre aritzeko. Pelikulak komedia, drama eta salaketa uztartzen ditu interes apurrik galdu gabe, hein handi batean, Emma Stone eta Steve Carell aktore protagonisten lan onari esker. La batalla de los sexos larunbatean 19:30ean, igandean 22:00etan eta astelehenean 20:30ean izango da ikusgai.

Asteburuko bigarren pelikula komertziala El autor drama espainiarra izango da, Javier Gutiérrez aktore famatua protagonista duena. Álvaro talenturik gabeko idazle bat da, eta bere emazteak literaturan duen arrakastak jeloskor jarriko duenez, banantzea erabakiko du bere eleberri handia idaztera soilik dedikatu ahal izateko. Baina irudimena ez da iristen, beraz, istorio handi bat idatzi ordez, errealitatean sortzea erabakiko du. Ikusgarria eta argia, Adelfa Calvo, Antonio de la Torre eta María León ditu alboan Javier Gutiérrezek, Manuel Martín Cuencak zuzendutako gidoi inteligente honetan. El autor larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean eskainiko da.

Igandeko haurren saioari dagokionez, 17:00etan El pequeño vampiro filma emitituko da; familia guztiarentzat fantasia eta dibertsioa. Rudolph hamahiru urteko mutikoa banpiroa da. Bere bizitza kolokan jarriko da banpiro ehiztari ezagun bat bere lagunen eta beraren atzetik hasten den unean.

Gogorarazi nahi dizuegu oraindik ere hileko zine bonoa eskuragarri dagoela 12 euroren truke Lobiano Kultur Gunean edota Ermua Antzokiko leihatilan.

Informazio gehiagorako, ikus ezazu Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan