Ermua distiratsuago dugu, Gabon argiak berritu eta gehitu ondoren

05.12.17
Erakundea

Ermua distiratsuago dugu abenduaren 1eko ostiral arratsean Gabon argien kanpinari hasiera eman zitzaionetik. Abenduari hasiera eman genion egunean piztu baikenituen ofizialki garbonetako argi apaingarriak. Argiak pizteko aurreikusita zegoen ordua arratsaldeko 6ak ziren, kaleko argiteri sistemarekin bat eginez. Ordu horretarako Orbe Kardinalaren plazako zuhaitzaren aurrean bildu ziren Juan Carlos Abascal eta Jol Gisasola zinegotziak, Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteko (EMOEko) kide eta ordezkariekin bat -Aitor, Eva, José Luis eta Jennirekin-. Gabon argiak bost astez mantenduko dira, Eguberri jai-egunak bukatu bitartean, hau da abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra arte, biak barne.

Gabon argiak aurtengoan herriko auzo guztietara zabaldu dira. Apaingarrien kopurua gehitu eta elementuak berritu egin dira, kale eta bazter gehiago apaindu eta jantzi direlarik. Horiek horrela, argi arku eta zintzilik dauden apaingarriak ikus ditzakegu, besteak beste hainbat toki eta lekutan: Gipuzkoa eta Bizkaia Etorbideetan, Baldespina Markesaren parkean, Zeharkalean eta San Pelaion, Kaltxangon, Goienkalen, Zubiaurren, Santa Anan, San Roken eta San Isidron, Orbe kardinalaren plazan, Onagariko igoeran, Aldapan, Forja eta Goiko parkeetan, Okin zuri, Zerukoan eta udaletxe eraikinean.

Aurten argi horiek lehiaketa bidez kontratatu dira, esleipena Ximenez Catalunya, SLU enpresari esleitu zaiolarik, 48.796 eurotan. Enpresari materiala alokatu zaio eta baita argiak ipini eta kentzeko lana ere. Aurtengo aurrekontuetan gure kaleetan Eguberritan jartzen diren elementuak aldatu, berritu eta gehitzea ahalbidetuko zuten 50.000 euroko partida jarri zen. Hori posible izan zen, hala adostu izan zutelako gobernu taldean dagoen PSE eta gaia proposatu zuen EAJ alderdien akordioari esker. Argiteri sistema eta proiektuaren berri eman zitzaion Udalbatzar kideei aurreko astean, azaoaren 21eko asteartean egindako batzorde informatiboan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen