Gazteak birziklatzera erakarri eta batzea, ReziklAitor pertsonaiaren xedea

11.12.17
Ingurumena

Ingurumen Hezkuntzako udal zerbitzuak oraintsu pertsonai berri eta dinamikoa gehitu du, zeinak ikasle gazteen bihotza irabazi nahi duena birziklatzeko prozesuan eragile izan eta horrekin bat egin dezaten. Super-heroia da eta bere izena hitz-joko batean du bere jatorria, ingurumenarekiko bere konpromisoa adierazten duena: ReziklAitor, hain zuzen ere.

Ikasgelara batu den pertsonaia dugu, ikasleen sentiberatasuna lantzen laguntzeko. Hiri Hondakin Solidoen tailerrean, esaterako, herrian zehar egiten duten ibilbidean beraiekin batera doa berezituriko bilketarako ontziak non dauden eta nola erabili behar diren irakatsiz. Ibilbide horretan lurrazpikoak nahiz lur gainekoak erakusten dizkie, kolorearen araberako erabilera dutela azpimarratuz, gure etxeetan ditugun hondakinak horietara behar bezala bideratzeko.

Super-heroiak Abiapuntu bulegora –Konbentukoa kalean dagoenera- ere laguntzen die, bertan hondakin organikoei eta edukiontzi marroiari –bosgarrena deritzanari- buruzko informazioa jasotzera. Bulego horretan edukiontziaren giltza edo ontzitxoa nola eskuratu azaltzen zaie, eta baita aldizka eskatu beharreko poltsa organikoak jasotzeko ere.

ReziklAitor jada erreferente da ikasleen artean, txikiek oso gustuko dutelarik, pertsonai dibertigarri honen bidez gustura ingurumena zaintzen eta birziklatzen ikasten dutelarik.

Ingurumen hezkuntza zerbitzua herriko ikastetxe guztientzat erabilgarri dago. Partaiderik gehienak urtero Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoek izan ohi dira.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan