Informatika ikastaro berriak Ermuko KZgunean

11.12.17
Hezkuntza

Teresa Murga eraikineko bigarren solairuan kokatzen da Ermuko KZgunea, eta erabiltzaileei Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKTak) eremuan doako prestakuntza zabala eskaintzen du. Abenduan eta urtarrilean ere ikastaro eskaintza zabala izango du KZguneak.

Ordutegi eskaintza anitzari esker, KZgunean bertan nahiz Internet bidez bete daitezke ikastaroak, teknologiak ikasten eta gozatzen jarraitu ahal izateko. Abendurako eta urtarrilerako honako aurrez aurreko ikastaroak antolatu dira:

  • Google Aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako (16 ordu)
    • Abenduaren 11tik 20ra 18:00etatik 20:00etara
    • Urtarrilaren 22tik 31ra 11:00etatik 13:00etara
  • Argazki moldaketa Gimpekin (16 ordu)
    • Urtarrilaren 22tik 31ra 09:00etatik 11:00etara
  • Oinarrizko Internet (20 ordu)
    • Abenduaren 11tik 20ra 09:00etatik 11:00etara
    • Urtarrilaren 8tik 19ra 18:00etatik 20:00etara
  • Ofimatikako tresnak (20 ordu)
    • Urtarrilaren 8tik 19ra 09:00etatik 11:00etara
  • Sare sozialak (16 ordu)
    • Urtarrilaren 22tik 31ra 16:00etatik 18:00etara

Formakuntzaz gain, Interneterako doako sarbidea, IT Txartela ziurtagiria eskuratzeko azterketak eta elkarteentzat doako webguneak sortzeko aukera ere eskaintzen ditu KZguneak.

Informazio gehiagorako, interesdunek 944 03 33 45 telefonora deitu, tutor.ermua@kzgunea.net helbidera idatzi edo Teresa Murga eraikineko bigarren solairura jo dezakete.

Abendua-urtarrila ikastaroen egutegi osoa

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
IX. Haurren Kontseiluko kideak, adineko pertsonak eta udaleko teknikariak liburutegiko sarreran | El IX Consejo de la Infancia con personas mayores y técnicos/as del ayuntamiento en la entrada de la biblioteca
19.11.25
Ermuko Haurren Kontseilua, Errekalden bisitari

12 kontseilari txikiek txangoa egin dute Errekalde auzora, aurtengo erronka burutzeko informazio gehiago jasotzeko
Imagen
03.11.25
Gabonetako postala marraztera animatzen zara?

Proposamen irabazlea etxeetara bidaliko zaigun aurtengo zorion txartelaren irudia izango da