Gurutze Gorriko ‘Beraien eskubideak jokoan’ kanpainari atxikita, dirua eta jostailuak eman ditu Ermuak

12.12.17
Erakundea

Ermuko herriak 1.000 euro eta lau jostailu eman dizkio Ermua eta Eibarko Gurutze Gorriari, ‘Beraien eskubideak jokoan’ kanpainarekin bat egiteko. Alkateak emaria egin du herriaren eta udalbatzaren izenean, S.D. Eibar Fundazioak Ipurua auzo eta futbol-zelaian. Carlos Totorika armaginen kirol instalazioetara jaitsi da, bertatik eta zuzenean SER Kateak emititu behar zuen ‘Hoy por Hoy, Eibar’ irratsaioan elkarrizketatua izateko, Eibarko Miguel de Los Toyos alkatea ere solaskide izan delarik berarekin batera. Aipatu irratsaioa Eibar kirol sozietatearen Fundazioak gain hartu du.

Gurutze Gorriak gizartetik at edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden umeentzat jostailu berriak biltzeko kanpaina jardunean du. Aurtengo kanpainari jarri zaion leloa “Beraien eskubideak jokoan” da. Jostailuak Debabarrenan ahulezia egoeran dauden familiei helaraziko zaizkie udalerri bakoitzeko gizarte-ongizate zerbitzuen bidez. Onartuko diren jostailuak berriak beharko dute izan, ez belikoak ez eta sexistakere.

Bat egizu! Ostiralera arte aukera duzu

Gurutze Gorriko kanpaina gizartean bazterturik geratzeko arriskuan dauden 0tik 15 urtera bitarteko umeak hartuko ditu. Kanpaina –abenduaren 4an- hasi zen eta 15era bitartean indarrean egongo da. Jostailuak Gurutze Gorriko egoitzan, Ermuko autobidetik irten eta bide saria ordaintzeko kabinen alboan, edota Eibarko Juan Etxeberria kaleko 17-19an dagoen La Caixa erakundeko bulegoetan, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu 2etara bitarteko orduetan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da