Toki Gobernuen eraldaketa digitalari eta Telekomunikazioei buruzko 1ngo jardunaldian izango da Ermua

12.12.17
Erakundea

Ermuak parte hartuko du Toki Gobernuen eraldaketa digitalari eta Telekomunikazioei buruzko 1ngo jardunaldian, zeina Madrilen gauzatuko den etzi –abenduren 14ko ostegunean-. Jardunaldia Probintzia eta Udalerrien Federazio Espainiarrak (FEMP delakoak) elkarlanean antolatu du, Agenda Digital, Turismo eta energia Ministerioarekin eta Digitales elkartearekin batera. Lehen jardunaldi horren xede nagusia Agenda Digital Espainiarra betetzeko jardunean dauden ekimenak agerian jartzea izango da. Toki-gobernuak gure gizartean beharrezko dugun eraldaketa digitalaren eragile dinamizatzailetzat hartzen direlarik.

Gizarte politika eta zerbitzu publikoen berrikuntza teknologikoaren atalean Ermuko Juan Carlos Abascal alkateordeak hitz egingo du, Agenda Digitala eta Informazioaren Gizartea deritzanaren Estatuko idazkari den, Enrique Martinezekin eta Alcobendas udaleko zerbitzu interaktiboen buru den Roberto Magrorekin batera.

Jardunaldian zehar, Telekomunikazioaren Lege orokorraren inguruko hausnarketa egin eta partekatu nahi da bere atal guztiak barne hartuta; hau da, digitalizaturiko prozedura administratiboak orokortuz eta bultzatuz, administrazio digitala hedatu dadin, horretarako tokiko zerbitzuetan informaziorako teknologiak garatu eta erabiliaz, datu irekiekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen