Azkenengo sarrerak Ermuan Celtas Cortosen kontzertuaz gozatzeko

13.12.17
Ermua Antzokia

Celtas Cortos Valladolideko taldeak kontzertu berezia eskainiko du ostiral honetan Ermua Antzokian. Zazpikoteak euren kanturik arrakastatsuenen errepasoa egingo du, eta Alboka Musika Eskolako musikariak izango ditu ondoan eszenatoki gainean.

30 urtetik gorako ibilbidea musikan, ia 2 milioi disko salduta eta 2.000 kontzertutik gora: Celtas Cortosen curriculuma ez da batere makala. Folk rock taldea, ukitu zeltak izateagatik ezaguna, estatuan sekula izan den talderik arrakastatsuenetako bat da. Dena dela, taldeak oraindik ere baditu erronka berriak, belaunaldi pila bat girotzeko eta alaitzeko bidean.

Jesus Cifuentes buru duen taldeak erronka berri horietako bati egingo dio aurre ostiral honetan Ermua Antzokian; izan ere, Alboka Musika Eskolako banda izango dute eurekin. Arrakastaz arrakasta, 30 urteko ibilbidea errepasatuko dute Celtas Cortosek, eta herriko musikariak izango dituzte bide horretan lagun. Horrela, 20 de abril, Tranquilo majete eta Retales de una vida bezalako abestiak entzuteko aukera izango da.

Kontzertua 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 15 euroren truke, eta azkenengo txartelak jada eskuratu daitezte Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean edota, aurrez agortzen ez badira, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik Ermua Antzokiko lehiatilan.

Valladolideko taldearen ereserkietako bat uzten dizuegu, Cuéntame un cuento.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan