Idazle ermuar baten liburuak eskaini eta erakusgai ditu liburutegiak
Ermuko idazleen liburu bilduma gehitzen jarraitzen du udal liburutegiak. Oraintsu Eleuterio Herrero Martin zen bizilagunak idatzitako liburu bilduma jaso du. Egileak kontatzen dituen istorioak bizitza pertsonalean dute iturria, Eibar eta Ermuan bizi izan zituen urte eta garaiatako idatziak. Horien artean honakoak ditugu; “El Valle Sumergido”, “Hijos de nadie”, “Sangre bravía”, “Tradiciones arraigadas” edo “Cosas de aldea”.
Eleuterio Herrero Martin (Rinconada de la Sierran, Salamancan jaiotakoa da, 1933ko abuztuaren 24an) bere biziraupen haurtzaroa gerraondoko gabezia egoera batean bizi izan zen, sufrimenduz, galera pertsonalez eta era guztietako eskasiaz inguraturik, garai hartan herriak jasaten zuen egoeraren ondorioz. “Ia ez zegoen ikasteko libururik, liburu txiki bat eskola garai osoarentzat eta ikasketa-libreta berdina urte batean eta hurrengoan erabiltzen genuen… Horrelakoa zen ikastea garai haietan… eta hori familiari abereekin edo labore-lurrekin lagundu behar ez genionean… Kasu honetan lana eta biziraupena lehenesten zen, eskolara joatearen kaltetan…”, dio egileak.
1957an Ermura iritsi zen. Bertan janari-denda bateko ugazaba izan zen eta Eibarko Arrate Hotelean hasi zen lanean. Idazteko zuen zaletasunak hainbat istorio paperean jasotzera eraman zuen. Eta orain, bere senideen grinari eta auto-edizioari esker argitaratuak izan dira. Liburutegiak erakustoki apropos batean bere liburu batzuk izango ditu hurrengo egunetan jendeak ezagutu eta maileguan eraman ditzan.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat