Sarrerak salgai Ermua Antzokiko denboraldi berriko ikuskizunetarako
Hilabete baino gutxiago gelditzen da Ermua Antzokiko kultur programazio berriari hasiera emateko. Urtarriletik maiatzera bitartean hogei ikuskizun izango ditugu Antzokian, eta ekitaldi guztietarako sarrerak salgai daude jada.
8 musika emanaldik, 7 antzezlanek, dantza ikuskizun batek eta haurrentzako lau emanaldik osatzen dute Antzokiko programazio berria. Ekitaldi horiek kontratatzeko aurrekontua 86.719 eurokoa da guztira, eta barne hartzen ditu Zenet, El Drogas, Clara Peyá edo Funambulista bezalako musikarien kontzertuak; Yllanaren The Primitals, Patxo Telleriaren Ez Dok Hiru, Pablo Carbonellen El mundo de la tarántula eta Teatro en Vilo konpainiaren Interrupted antzezlanak; eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Borobilean eta Go!azen 4.0 musikala bezalako haurrentzako ekitaldiak, besteak beste.
Sarreren salmenta abian da jada ohiko saltokietan: Lobiano Kulturgunean (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara), BBKren orotarako kutxazainetan eta Kutxabanken webgunean.
2017ko azkenengo ikuskizunak
Gogorarazten dizuegu 2017ko Ermua Antzokiko programazioa oraindik ez dela amaitu. Izan ere, urtea amaitu baino lehen beste sei ikuskizun izango ditugu geure artean. Asteburu honetan bertan, esaterako, formatu ezberdinetako bi kontzertuz gozatzeko aukera izango dugu: batetik, Celtas Cortos eta Alboka Musika Eskolako banda ostiralean; eta bestetik, The Románticos eta Paul San Martin blues taldea larunbatean Lobiano Kulturgunean.
Urteko azkenengo ikuskizunak honakoak izango dira:
- Abenduak 22: Oleanna, Fernando Guillén Cuervo eta Natalia Sánchez aktoreen antzezlana
- Abenduak 27: Hiru ipuin, hamaika irri, haurrentzako antzezlana euskaraz
- Abenduak 29: David Otero musikari madrildarraren kontzertua
- Abenduak 30: Moby Dick, haurrentzako antzezlana euskaraz
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa