Haurreskolan izena emateko lehenengo epea urtarrilean zabalduko da
‘Haurreskolak’ partzuergoa urte berriko lehen izenemate aldia irekiko duela iragarri du. Izen-ematea sareko edozein zentrorako egin daiteke –Ermukoa barne- eta urtarrilaren 8tik 12ra bitartean izango da zabalik. Deialdia 2015, 2016 edo 2017 honetan jaio diren haurren guraso edo tutoreentzat da. Izena ematen dutenek umeek martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainean hasi ahalko dira ikastegian.
Izen-ematea egin nahi dutenek inskripzio orria jasotzera nahiz entregatzera ere ikastegiko bulegora jo behar dute. Baita ere, argibide gehiago jasotzera. Haurreskola Iparragirre kaleko 15ean dago (udal liburutegiaren ondoan) eta bertako telefono zenbakia 943 17 64 31 da.
Herriko haurtzaindegia zabalik dago familientzat goizeko zazpi eta erdietatik arratsaldeko bost eta erdietara bitartean. Zentroak orain betetzeke dituen plazen xehetasunak, ondorengoak dira:
- Urte bat baino gazteagoak diren umeentzat, une honetan Ermuko Haurreskolak 2 gela ditu eta 16 leku eskaintzen, horietatik 4 libre daudelarik.
- Urte 1ekoentzat, une honetan, Ermuko Haurreskolak 3 gela ditu eta 39 leku eskaintzen, horietatik bakarra libre dagoelarik.
- 0tik urte 1era artekoentzat, Ermuko Ermuko Haurreskolak gela 1 du eta 10 plaza, horietatik guztiak libre daudelarik.
Lotutako albisteak

Parte hartu duten haurrek herritarrak kontzientziatzeko ibilaldi batekin amaitu dute aurtengo erronka

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren