‘Arratsean kontu-kontari’ saioa larunbatean, Lobianon

14.12.17
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ‘Arratsean Kontu-kontari’ izeneko jardueraren beste saio bat antolatu du aste honetarako. Ahozko tradizioan oinarritutako kontakizun larunbatean –abenduaren 16an- larunbatean izango da, Lobiano Kultur gunean egingo arratseko bost eta erdietatik aurrera.

Ipuin kontakizun saioari jarritako izenburua “Apaxi itsasoan” da; 3 eta 8 urte bitarteko umeentzat aproposa izanik jarduera. Ipuin kontalaria Apaxi izango da eta saioa euskara hutsean gauzatuko du.

Ekimena arratsaldeko 17:30ean hasiko eta sarrera doakoa dela gogorarazten dugu. Jarduera egoki gauzatzen dela bermatzeko plaza mugatuak dira. Halaber, eten eta eragozpenik ez sortzeko puntualtasuna erregutzen dugu, emanaldia hasi eta gero inor sartu ez eta irteteko eskatzearekin batera.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez