Haurren Kontseiluak informazio kartelak kokatu ditu Udal Brigadarekin batera

Ermuko Haurren Kontseilua beste behin bildu da gaur, osteguna, udaletxean lan-saio berri bati ekiteko. Proiektuan parte hartzen duten neska-mutilek egiteko berezia izan dute gaur, Orbe Kardinala plazan hobekuntzak egiteko Obra eta Zerbitzuetako taldearekin lankidetzan aritu baitira.
Lehen Hezkuntzako ikastetxe ezberdinetako 9 neskato eta 3 mutikok osatzen dute Haurren Kontseilua, eta Carlos Totorika alkateak duela aste batzuk proposatutako erronkari erantzuna emateko lanetan aritzen dira: Orbe Kardinala plazako elkarbizitza hobetzea, alegia. Hori horrela, lan dinamika ezberdinak jorratu dituzte udaletxean, eta gero herriko kaleetara joan dira lanera.
Kontseilari txikiak Orbe Kardinala plazara joan dira Udaleko Obra eta Zerbitzuetako langile batekin batera, eta guztien artean kartelak jarri dituzte herriko txikienek beri errespetuz jolastu behar dutela gogoratu dezaten.
Izan ere, orain arte baziren kartelak plazan, baina altuera handian kokatuta zeudenez, haurrek ezin zituzten mezuak irakurri. Horregatik, koloretako aterkien bitartez, kartelak non kokatu behar diren adierazi diete umeek udal langileei, txikienek irakurri ahal izateko. Orbe Kardinala plazako frontoian, kioskoan eta San Martin plazara doazen zutabeetan kokatu dituzte kartelak.
Hiriaren eraldaketa haurren ikuspuntutik
Haurren Kontseilua osatzen duten12 neska-mutilak boluntarioak dira, eta Ermuko hiritar gisa jokatzen dute; hau da, ez dira euren ikaskideen ordezkari lanetan aritzen. Taldea hilean behin elkartzen da urriaren 20an egin zuten lehen saiotik hasita. Hurrengo bilerak urtarrilaren 25ean, otsailaren 22an, martxoaren 22an, apirilaren 26an eta maiatzaren 24an izango dira.
Haurren ikuspuntutik hiria eraldatzeko asmoa duen proiektua da, hiria haurtzaroaren ikuspegitik landu eta eraldatu ahal izateko, hiritar guztiak kontuan izanda eta umeei parte-hartzeko aukera emanda. Gazteen ahotsa entzun eta ezagutzeko modurik zuzen eta esanguratsuenetakoa da eta, batez ere, politikari eta arduradunek aniztasunetik edan eta ikaste-aberaste prozesuan murgiltzeko aukera paregabea.
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Haurren Kontseiluak aldarrikapen ibilaldia antolatu du datorren maiatzaren 7rako, asteazkena

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere