Herriko ostalaritzak baimena du Eguberriko ospakizunetan ordutegiak luzatzeko eta beranduago ixteko

15.12.17
Erakundea

Kategoriaren araberara, odutegiak luzatzeko baimena eman zaie herriko ostalaritza establezimenduei Eguberri eta Urte Berri jaiak opatzeko egunetan

Herrian ditugun ostalaritzako establezimenduek ostegunetik aurrera eta datozen lau asteburuetan ordutegia luzatu eta beranduago itxi ahal izateko baimena eman du Udalak, Gabon eta Urte Berriko jai egunak direla-eta. Hori horrela, abenduak 15eko ostiraletik eta 2018ko urtarrilaren 6ra bitartean, jatetxe, kafetegi eta tabernek itxierarako ohiko ordutegia luzatu eta beste bi ordu gehitzeko baimena dute.

Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan establezimenduentzat ezarrita eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak honi buruz duen 36/2012, martxoaren 13ko, Dekretuan zehaztutakoaren babesean hartu da ordutegiak luzatzeko erabakia.

Erregulazio horretan xedatzen da establezimenduek ixteko duten ordutegia luzatu ahal izango dela ondoren zehazten ditugun kasu eta kopuruetan:

  • Ordu eta erdi ostiral, larunbat, eta jaiegunen bezperatan
  • Ordu erdi gehiago ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean

Salbuespen eta luzapen horiek ohiko ordutegiari eransten edo gehitzen zaizkie. Ordutegiak zehaztuta daude establezimenduaren tipologia edo motaren arabera. Sailkapena ondorengoa da:

Establezimenduen ordutegiak
Taldea

Ixteko ordua

(urriaren 1etik-maiatzaren 31ra)

Ostiral, larunbata

eta jai-egunetan

Gabon eta Urte Berri jaiak

Ohiko taldea

(abenduaren 15etik-urtarrilaren 6ra)

Ostiral, larunbata

eta jai-egunetan

1 23:00etan 00:30etan 01:00etan 02:30etan
2 01:00etan 02:30etan 03:00etan 04:30etan
3 02:30etan 04:00etan 04:30etan 06:00etan
4 04:30etan 06:00etan 06:30etan 08:00etan

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan
Imagen
27.01.26
Hartza eta oilarra bateratu ditu Inauteriak iragarriko dituen kartel irabazleak

Kultura Sailak lehiaketako kartel irabazlearen berri eman du gaur, zeina Edurne Cacho aragoiarraren lana den eta animali biak bateratzen dituen