Toki-gobernuek iraultza digitalaren onuretan parte hartzeko eskatu du FEMPEK
Eraldaketa digitalean ezinbesteko eragile erabakigarriak baitira
“Ez dago Espainia osoan bere udalerrira digitalizatzea nahi ez duen Toki-gobernuko arduradunik; hori bai, beraien ahotsa entzun eta beren iritsia kontutan hartua izan dadila eta iraultza digitalak ekarriko dituen onura guztietan –ekonomikoak barne- parte hartuta”. FEMP erakundeko idazkari nagusiaren, Juan Avilaren hitzak dira horiek, zeinak eraldatze digitalean toki-gobernuen ezinbesteko paper erabakigarria defendatu duen, digitalizatzea toki-administrazio osora zabaltzea eskatu duen, udalek hiritarrengandik hurbil izaten jarraitzerik eta medio digitalek eskaintzen dituzten tresnak erabiltzerik izan dezaten”.
Avilak horrela hitz egin du Toki Gobernuen eraldaketa digitalari eta Telekomunikazioei buruzko 1ngo jardunaldian, zeina Madrilen gauzatuko zen bart –abenduren 14ko ostegunean-. Jardunaldia Probintzia eta Udalerrien Federazio Espainiarrak (FEMP delakoak) elkarlanean antolatu du, Agenda Digital, Turismo eta energia Ministerioarekin eta digitalES elkartearekin batera. Avilak toki-gobernuak kontutan hartzeko eskatu du, “lege eta araudietan bakarrik eguneratzea ez diezaietela eskatu, tokiko erakundeekin hasieratik bertatik konta dezatela” gehituz. “Hainbatean berandu edo aginduak emateko bakarrik deitzen zaigu” erantsi du, “guztia errazagoa litzatekeelarik hasieratik deitu eta gure iritzia eskatuko baligute” adieraziz.
Ermuak parte hartuko du Toki Gobernuen eraldaketa digitalari eta Telekomunikazioei buruzko 1ngo jardunaldian, zeina bart –abenduren 14ko ostegunean- Madrilen gauzatu den. Jardunaldia Probintzia eta Udalerrien Federazio Espainiarrak (FEMP delakoak) elkarlanean antolatu du, Agenda Digital, Turismo eta energia Ministerioarekin eta DigitalES elkartearekin batera. Lehen jardunaldi horren xede nagusia Agenda Digital Espainiarra betetzeko jardunean dauden ekimenak agerian jartzea izan da. Toki-gobernuak gure gizartean beharrezko dugun eraldaketa digitalaren eragile dinamizatzailetzat hartuta.
Gizarte politika eta zerbitzu publikoen berrikuntza teknologikoaren atalean Ermuko Juan Carlos Abascal alkateordeak hitz egingo zuen, Agenda Digitala eta Informazioaren Gizartea deritzanaren Estatuko idazkari den, Enrique Martinezekin eta Alcobendas udaleko zerbitzu interaktiboen buru den Roberto Magrorekin batera.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua