Gaztedi 2017: gazteei lehen lan-esperientzia eskaintzen dieten enpresentzako laguntzak
Ikasketak bukatu berri dituzten eta langabezian dauden gazteak kontratatzen dituzten enpresei diru-laguntzak emango dizkie Ermuko udalak. Diru-laguntza horiek Eskualdeko 2017 Gaztedi programaren baitan kokatzen dira, horiek Bizkaiko Foru Aldundiak eta Durangaldeko Udalek finantzatzen dituztelarik.
Lan esperientziarik gabeko 18 eta 25 urte bitarteko gazteak kontratatzeagatik 7 beka programa aurreikusten du eskaintzak. Lan izaerarik gabeko praktikak hiru hilabete iraungo dute, urtarrilatik aurrera, eta gazte bekadunek hileko 450 euro jasoko du. Gaztedi programak kostuaren %100 hartuko du gain, praktiketan dauden lagunen Gizarte Segurantza barne.
Orain arte, bost eskaintza jaso dira, ondorengo lanpostu eta profilentzat:
- Mantentze-lanetarako Teknikari elektronikoa.
- Bulegorako administraria (kontabilitatea, bezeroaren arreta, eta abar.)
- Autocad ezagutza duen pertsona.
- Diseinu grafiko, bezero berriak erakartzeko eta irudi korporatiboa, eta abar lantzeko publizista.
- Lan-arriskuak ebaluatzeko laneko arriskuen prebentziorako teknikaria (informatikan moldatzen dena).
Hauetako edozein lanpostuan praktikak egiteko interesatua egonez gero, sar zaitez www.gaztedidurangaldea.eus eta bidali zure Curriculum Vitea.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du