Zine-klubean ‘Tarajal, Desmontando la impunidad en la frontera Sur’ proiektatuko

19.12.17
Ermua Antzokia

2018ko urtera arte zine komertzialeko nahiz gazteentzako emanaldirik izango ez badugu ere, Ermua Antzokiak zabalik mantenduko ditu ateak. Zine-klubak eutsi egingo baitio asteroko hitzorduari urtea agortu artean. Aste honetan, azken aurrekoa ikusi ahal izango dugu. Ostegunean, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Aste honetako filma “Tarajal, desmontando la impunidad en la frontera Sur” tituluko dokumentala da, Kooperazio Kontseiluak antolatu dituen sentiberatasun jardunaldien baitan kokatzen dena. X. Artigase eta X. Ortega izan dira zuzendariak. Zintak muga diren Ceuta eta Melilla herrietatikEuropara iristen saiatzen direnen eskubide urraketak ditu hizpide. Zehazki 2014ko otsailean gertaturiko tragedian zentratzen dira. Gertakizun horretan 15 pertsona ito ziren Tarajal hondartzara taldean iristen saiatu zirenean.

Hizlari ezberdinek gertaturikoaren inguruan hitz eginen dute, gertaeraren inguruko analisi bakar bat eskaini nahian.

Tarajal lanak gutxi gorabehera 80 minutuko iraupena du. Iluntzeko zortzi eta erdietan hasiko da, asteroko legez.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako