'Oleanna' antzezlana ikusgai ostiral honetan Ermua Antzokian

20.12.17
Ermua Antzokia

Carol unibertsitateko ikaslea da, eta bere irakaslearen bulegora joango da ikasgai bateko nota igotzeko eskatzera. Planteamendu sinple horretatik abiatzen da Oleanna, David Mamet idazlearen lanik aztoratzaileenetako bat, eta ostiral honetan antzezlan formatuan ikusteko aukera izango dugu gure herrian.

Oleanna bi pertsonen arteko botere-borrokari buruzko istorioa da. Hori bai, borroka amorratua, sexu-jazarpena nahasten duena, egungo sistema akademikoa zalantzan jartzeaz gain, begiratu batean dirudiena baino gehiago dagoela aditzera emateko, egia ezkutu bat agerian jarri nahian. Autoreak azaldu nahi du bi pertsonaiak erratuta daudela, baina aldi berean arrazoia dutela, tentsiodun hitzezko borroka piztuz.

Fernando Guillén Cuervo eta Natalia Sánchez aktoreak ditu protagonista Luis Luquek zuzendutako antzezlanak. Jatorrizko lana 1992. urtean aurkeztu zen, gizartearen matxismoa salatzeko asmoz. Jesús Cimarro ermuarrak ekoiztu du 90 minutuko ikuskizuna, Pentación Espectáculos, El Cuervo eta Txalo Produkzioaken eskutik.

Antzezlana ostiral honetan aurkeztuko da, abenduak 22, 22:15etik aurrera Ermua Antzokiko eszenatokian. Sarrerak salgai daude jada 12 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean