Bilboko portuko harresiaren aurkako Jardunaldiak

20.12.17
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Nazioarteko Lankidetza eta Elkartasun Kontseiluak Bilboko portuan ere, harresirik ez izeneko kanpaina antolatu du, eta aste honetarako ekintza ezberdinak prestatu ditu.

Gaur asteazkena, abenduak 20, mahai ingurua izango da Lobiano Kulturgunean hiru hizlarirekin: Ina Robles, Bilboko portuan armen kargamenduan parte hartzeari uko egin zion Bizkaiko suhiltzailea; Elena Altuna Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea, polizoi moduan bidaiatzera behartutako pertsonen errealitatea ezagutzen duena; eta Antonio Escalante Gasteizkoak elkarteko kide eta Estas guerras son muy nuestras liburuaren egilea, gerraren negozioan Euskadik duen parte-hartzea azaltzen duena.

Mahai ingurua 19:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa da.

Bestalde, ohiko zineklub saioak bat egingo du Jardunaldiekin, eta Xavier Artigas eta Xapo Ortega zuzendarien Tarajal, desmontando la impunidad en la frontera Sur dokumentala eskainiko da ostegunean. Zintak muga diren Ceuta eta Melilla herrietatik Europara iristen saiatzen direnen eskubide urraketak ditu hizpide. Zehazki, 2014ko otsailean gertaturiko tragedian zentratzen da filma. Gertakizun horretan 15 pertsona ito ziren Tarajal hondartzara taldean iristen saiatu zirenean.

80 minutu inguruko iraupena dauka zintak, eta 20:30ean eskainiko da Ermua Antzokian.

Jardunaldiak amaitzeko, ostiralean, abenduak 22, kontzentrazioa egingo da Orbe Kardinala plazan 19:30etik aurrera Bilboko portuan ere, harresirik ez lelopean.

Jardunaldietako programa osoa

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
15.12.25
Aurtengo 'Migratzaileen Nazioarteko Eguna' Ermuan ospatuko da

Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean
Imagen
24.11.25
Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa

Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean