Hiru ipuin eta hamaika irri asteazken honetan Ermua Antzokian

26.12.17
Ermua Antzokia

Tomax eta Muxugorri liburutegira doaz, ipuinak irakurtzera eta euren erara antzeztera. Baina bietako inork ez daki irakurtzen; beraz, ume bat aukeratuko dute, euren ipuin gustukoenak kontatzeko eta ostean antzezteko. Txanogorritxo, Hiru Txerritxoak eta Hamelingo Txirularia ipuinen eskutik, barre egin, ondo pasatu, abestu eta dantzatu egingo dugu. Horixe baita haurrentzako ikuskizun honen helburua: guztiek ongi pasatzea, baita gurasoek ere.

Xepeta Produkzioak ekoizetxeak Hiru ipuin, hamaika irri lana aurkeztu du, Joserra Fachadok idatzi eta zuzendua eta Jaione Zulaikarekin batera antzeztua. Tomaxen Abenturak zikloaren barnean kokatzen da ikuskizuna, eta batez ere 3 urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta dago. Dena dela, familia osoak gozatu dezan sortu da. Gainera, antzezlaneko ikus-entzuleak dira benetako protagonistak, aktoreekin batera istorioetan parte hartuko baitute.

Hiru ipuin, hamaika irri euskarazko antzezlanak 65 minutu inguruko iraupena du, eta asteazken honetan, abenduak 27, 17:00etatik aurrera izango da ikusgai Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude 4 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan