David Oterok bere bakarkako ibilbidea aurkeztuko du Ermua Antzokian

27.12.17
Ermua Antzokia

David Otero abeslari eta gitarrista ostiral honetan iritsiko da Ermura izen bereko bere azkenengo diskoa aurkezteko. El Canto del Loco taldeko gitarrista eta konpositore gisa ezaguna den madrildarrak bere alderdirik pertsonalena erakutsiko du Ermua Antzokian eskainiko duen kontzertuan.

1980an jaioa, David Oterok El Canto del Loco taldearen eskutik lortu zuen arrakasta eta izen propioa musikan. 2010ean laukoteak egindako etenaldia aprobetxatuz, gitarrista gazteak bakarkako ibilbideari ekin zion El Pescao ezizenarekin. Aro berri horretan, Oterok bi disko, EP bat eta berrargitalpen bat kaleratu ditu, eta dozenaka kontzertu eskaini.

Orain, ordea, El Pescao ezizena albo batera utzi du madrildarrak, eta bere izenarekin aurkeztuz, David Otero (2017) diskoa aurkeztu du. Sekula baino indar gehiagorekin bueltatu da musika ibilbidera Otero, Una vez más eta Micromagia bezalako arrakasten eskutik. 2017an bakarrik jada 50 kontzertu baino gehiago eskaini ditu, estatuko hainbat puntutan nahiz Mexiko, Argentina eta Txile bezalako herrialdeetan.

Emanaldia ostiral honetan, abenduak 29, 22:15ean hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude jada 15 euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, zuzenekoa hasi baino ordubete lehenagotik, Ermua Antzokiko leihatilan.

David Oteroren abesti berrietako bat uzten dizuegu, Micromagia.

Lotutako albisteak

Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean
Imagen
25.11.25
Antzokiak lau filma berri proiektatuko ditu asteburuan

Karteldegiaren erdian dira ‘The Mastermind' eta ‘Los domingos' estreinuak
Imagen
20.11.25
'Arrainak bihotzean' haur ikuskizuna Antzokian

Mar-Mar Teatrok taularatuko du larunbatean, arratsaldeko 5etan