‘Los nadie’ filmarekin amaituko da 2017ko zine programazioa

27.12.17
Ermua Antzokia

Urteko azkenengo astearekin batera datorkigu Ermua Antzokiko zine denboraldiko azkenengo pelikula. Zine komertzialari eta haurrentzako zineari agur esan ostean, ostegun honetan zineklubaren txanda izango da. Juan Sebastián Mesa zuzendari kolonbiarraren Los nadie pelikularekin esango diogu agur zineari 2018ra arte.

Amodioak, gorrotoak, hautsitako zinak eta etsai-giroko hiri batean ezagutzen diren kaleko bost anai. Los nadie bidaiatzeko grinak batu dituen bost gaztetxo dira, eta kaleko artean eta musikan topatzen dute babesa, baita ihes egiteko aukera ere. Kaleko koadrila baten argazki basatia eta librea da, hiri zail batean biziraun ahal izateko arrazoi –eta agian, aukera- bakarra taldean batzea baita.

Los nadie gertaera ezohikoa izan da Kolonbian, jatorrizko herrialdean. Izan ere, Kolonbiako zine industriaren Macondo Sarietan sei izendapen eskuratu ditu filmak, tartean, Pelikula Onena eta Zuzendari Onena.

84 minutuko iraupena du filmak, eta zuri-beltzean grabatuta dago. Pelikula onesta, askea eta freskoa da, bizitzaz eta energiaz betea.

Los nadie ostegun honetan eskainiko da, abenduak 28, 20:30etik aurrera Ermua Antzokian. Sarrerak leihatilan bertan eskuratu ahalko dira 3,6 euroren truke.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako