'Moby Dick' haurrentzako antzezlanarekin amaituko da 2017ko Ermua Antzokiko kultur programazioa

29.12.17
Ermua Antzokia

Ermua Antzokiak urteari agur esango dio larunbat honetan, abenduak 30, 2017ko azkenengo kultur ikuskizunaren eskutik. Denboraldiari amaiera emateko hautatu den jarduera Gorakada konpainiaren Moby Dick haurrentzako antzezlana da.

Moby Dick 5 urtetik aurrerako ikus-entzule guztiei zuzendutako antzezlana da. Bertan, literatura unibertsaleko artelana den Herman Melvilleren liburuaren handitasuna islatzea saiatu da. Ikuskizuna prestatu duen konpainiak azaldu duenez, eleberria osorik eszenaratzen ahalegintzea zentzugabea izango litzateke. Hala ere, jolas egin eta irudimena martxan jartzeko aukera paregabea da, gaztetxoak itsasoaren, kaxaloteen eta pertsonaien gorabeheratan murgildu daitezen. Hori guztia ikusteko, elementu eszenikoez, erritmoaz, umoreaz, musikaz, aktoreen lanaz eta Melvilleren hitzez baliatzen da antzezlana.

Moby Dick ikuskizunean, Ismael Pequod baleontzian sartuko da, Ahab kapitainaren aginduetara. Bidaian zehar, itsasoko bizimoduaren plazerez gozatuko du, lagunak egingo ditu eta balea mota ezberdinak identifikatzen ikasiko du. Baina Ahab kapitainak balea zuria harrapatzea baino ez du buruan, eta obsesio horrek hondamendira eramango ditu bai Pequod, baita tripulazio osoa ere.

Gorakada konpainiaren lana José Carlos Garcíak zuzendu du, eta Aritza Rodriguez, Jose Cruz Gurrutxaga eta Eriz Alberdi aktoreak eta Fran Lasuen musikaria dira eszenatoki gaineko protagonistak. Ikuskizunak ordubete inguruko iraupena du, eta euskarazkoa da.

Antzezlana larunbat arratsaldeko 17:00etan hasiko da Ermua Antzokian. Sarrerak salgai daude lau euroren truke Lobiano Kulturgunean, BBKren orotarako kutxazainetan, Kutxabanken webgunean eta, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagotik, Antzokiko leihatilan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu