2018ko zine onena Ermua Antzokian ikusgai, ostegunetik hasita
Sarreren prezio batzuk zertxobait igo dira eta beste batzuk bere horretan mantendu. Urtarrileko bonoak 15,6 euro balio ditu.
Ostegunean hasiera emango diogu 2018ko zine programazioari. Urtarrila honetarako ikusgai dauden filma onenetariko hainbat hautatu ditugu. Hilabete honetan Ermuan 16 filma ikusi ahal izango ditugu: 4 zine-klubean, 8 zine komertzialeko emanaldietan eta beste 4, haurrentzako saioetan, horietako bat euskara hutsean.
Lobianon nahiz takilan, jada, hileko bonoa erosi dezakegu, zeinaren bidez zine komertzialeko eta zine-klubeko proiekzioetara sartu ahal izango dugun, 1,3 eurotan. Filma bakoitzerako kostua 0,10 zentimo igo da. Kopuru bera igoko dira emanaldi guztietako sarrera, haurrentzako emanaldikoa izan ezik, hori 2aurreko 2017ko kostu berean mantenduko baita. 2018ko prezioak ondorengoak dira: sarrera orokorra 4,7 euro; jubilatu izan eta gazta-txartela dutenek, 4,1 euro, eta zin-klubeko ikusleek 3,7 euro. Haurren emanaldiko sarrera guztiak 3 eurotan mantenduko dira. 3Dimentsiotako emanaldi guztiek 2 euroko gainkargua dute.
Asteko programazioari hasiera emango diogu ostegunean, El sacrificio de un ciervo sagrado filmaren proiekzioarekin. Lana Yorgos Lanthimos zuzendari greziarrarena da, estilo oso propioa duena eta Canino, Alps edo Langosta filmen autorea dena. Aktore protagonistak Colin Farrell eta Nicole Kidman dira. Filmak 2017an gidoi onenaren saria jaso zuen Canneseko jaialdian eta kritikarena Sitgesen. Steven zirujau ospetsua da, Ane oftalmologoaren senarra. Biak zoriontsu dira eta Km eta Bob semeak dituzte. Stevenek 16 urteko eta gurasorik gabeko gazte bat ezagutuko du eta babesten saiatuko bizitzan aurrera egin dezan. Ordutik familiaren bizitzak bestelakoa eta goxotasunetik urrunduko da. Thriller psikologikoa da, zuzendariaren surrealismo dosiak dituena eta behar, bada, orain arteko bere lanik onenean. El secrificio de un ciervo sagrado iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera ikusi ahal izango dugu, jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin.
Zine komertzialaren txanda larunbateko zazpi eta erdietan iritsiko da, Ana Murugarrenenek zuzendutako La higuera de los bastardos filma euskaldunarekin. Aktore protagonistak dira Carlos Areces, Karra Elejalde, Ylenia Baglietto, Ramón Barea eta Mikel Losada ermuarra. Ramon Pinilla idazle getxotarraren eleberria du oinarria, Verdes valles, Colinas rojas trilogia apartatik bereizita. Filma komedia beltza, esperpentoa eta Pinillaren obretan ezaugarri den errealismo magikoaren tartean kokatzen da. Biktimekiko biolentzia erabili duen falangista vat, ermitañoa eginen da eta piku zuhaitz-ondoa zaintzen hasten da, iraganeko gehiegikeriak nork ordain araziko dizkion zain. Filma igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena eta aukera, Woody Allenen azken lana izango da Wonder Wheel titulukoa. Garaiko drama da, Conney Island eko parkearen mikrokosmosean kokaturikoa, 1950. urtean. Aktore protagonistak kate Winslet eta justin Timberlake dira. Parkean dibertsioa, erromantzea, langileen arazoak eta gaizkile taldea elkarbizitzen dute. Lanak Allenen zineak ohi dituen ezaugarri eta osagaiak nahasten ditu: samurtasuna, sentiberatasuna, umorea, gehiegikeria eta azkartasunak eskutik hartuta aurkeztuko dizkigu errealizadoreak azken fotogramara goza dezagun. Wonder Whell larunbat gaueko 10etan eta igande arratseko 7:30etan ikusi ahal izango dugu.
Azkenik, haur eta gaztetxoentzako emanaldian, igande arratseko 5etan, marrazki bizidunen azken arrakasta ikusi ahal izango dugu, Coco 3D titulukoa. Pixar eta Disney ekoiztetxe handiek elkartu egin dira oraingo honetan eta, itxuraz, Oscar saria irabazteko beste kalitatea duen lan bikaina prestatu dute. Trama Mexikon gertatzen da, heriotzaren inguruko kulturaren baitan, Miguel izena duen nerabearen istorioa hurbilduz, zeinak musikan aritu eta arrakasta lortu nahi duen gaztearen gorabeherak.
Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan