Hogei kultura ikuskizun izango ditugu Ermuan maiatzera bitartean

04.01.18
Ermua Antzokia

Urtarriletik maiatzera bitartean ikus-entzule guztientzat moduko antzezlanak, zuzeneko musika eta dantza emanaldiak izango ditugu gozatzeko herrian

Urte berriaren hasierak eskutik dakarkigu berarekin herrirako kultur programazio berria. Ikuskizunak batez ere Antzokian gozatu ahal izango ditugu eta, baita, Lobianon ere. 2018ko urtarriletik maiatzera bitartean izaera ezberdineko hogei ikuskizun gozatzeko parada izanen dugu gure herrian, Beatriz Gamiz udal Kultura, Gazteria eta Euskara zinegotziak abenduan aurkeztu zuenez. Agendan, besteak beste, zuzeneko musika eta dantza emanaldiek, antzezlanek eta, noski, haurrentzako ekitaldiak ditugularik kontratatuta.

Gamizen esanetan bi dira lortu nahi diren helburu nagusiak: “gustu guztietarako eduki erakargarriak eta kalitatezkoak eskaintzea eta ikuskizun guztiak hiritarren eskura jartzea inolako mugarik gabe”.

Programazio berria kontratatzeko aurrekontua 86.719 eurokoa da. Sarreren salmenta zabalik dago abenduaren 13tik eta ohiko saltokietan eskuratu ahal ditugu txartelak: Lobiano Kulturgunean (astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara), Kutxabank erakundearen webgunean eta bere orotariko kutxazainen sarean.

Zenet, Pablo Carbonell, El Drogas eta Funambulista Ermuko eszenatoki gainean izango

8 musika emanaldi, 7 antzezlan, dantza ikuskizun bat eta haurrentzako lau emanaldi izango ditugu ikusgai urtarriletik maiatzera bitartean. Urtarrila honetan eta gure zaletasunen arabera lau ikuskizunez gozatzeko aukera izango dugu: opera, antzezlana, blues musika eta musika errezitaldia. Kultura denboraldiari hasiera emango diogu 12ko ostiralean opera proiekzio batekin; kasu honetan, Mozarten La flauta mágica eskainiko da. Aste bete beranduago, antzerkia edukiko, Yllanaren The Primitals obrarekin. Hilaren 20an, formatu txikiko blues kontzertua iragarrita dugu, Awek Blues Band taldearekin. Azkenik, hileko azken ostiralean -26an- Zenet malagarra igoko da Ermua Antzokiko eszenatokira.

Programaturiko guztiaren berri zehatza: egun, ordutegi eta prezioak ikus lasterbidez azpian uzten dizuegun liburuxka agirietan kontsulta ditzakezue.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean