Saihesbidearen 1ngo fasea goizaldeko 6etan irekiko eta funtzionatzen hasiko
Ermuan A-8 sartu eta irteteko gaur egungo gunea zabalik mantenduko da astelehenera arte –urtarrilaren 15era arte- gidari eta erabiltzaileek egokitzen joan daitezen eta azpiegitura berria ezagutzeko denbora izateko
Ermuko saihesbidearen lehenengo fasea bihar –urtarrilak 10- goizaldeko 6etan irekiko eta funtzionatzen hasiko da, Bizkaiko Diputatu Nagusiak gaur goizean obrara eginiko bisitaren ondoren iragarri eta ezagutzera eman duenez. Unai Rementeriak azaldu duenaren arabera “irekitzearekin obraren lehen fasea bukatzen dugu eta proiektuaren azken txanpan sartzen gara buru-belarri. 2018 hasteko modu hobeagorik ez da egon. Bihaar bertan ekingo diogu bigarren fasea bultzatzeari Eibarko saihesbidearen lotu ahal izateko. Aurreikusten dugu udarako prest eta amaituta izango dugula”. Diputatu Nagusia , Lurralde eta Ekonomia garapenerako Imanol Pradales kidearekin eta Carlos Totorikarekin bat egon da bisitan zehar eta hedabideen aurrean egindako agerraldian.
Herriko alkatea pozik agertu da hain premiazko eta deseatua izan den saihesbidearen lehen fasea irekitzearekin, “ez dakit zenbat denbora daramagun zain. Behar bada herri txikia garen arren, saihesbidearen eragina handia izango da. Orain arte, herria zeharkatzen duen eta herritarrontzat oso negatiboa den errepidea izan dugu. Umeek ezin izan dute errepidearen ondoan jolastu eta etxe nahiz establezimenduek asko kaltetzen zituen zaratak. Baldintza horietan, ezinezkoa zen Ermua haztea. Saihesbideak herritarron eta enpresen joan-etorriak hobetuko ditu, lehiakortasunean eta aukeratan aurrera egingo dugularik”.
Rementeriak emandako datuetan saihesbideak etorkizunean “hirigunea egunero zeharkatzen duten 9000 ibilgailu aterako ditu”. Azpiegituratan inbertitzeak “pertsonon bizi-kalitateari eta konektibitateari mesede egiten diola gehitu du, Ermuko saihesbideari edo Gerediaga eta elorrio artekoari lehentasuna emanez aldundiak egin duen ahalegina azpimarratuaz; “obra bi horiek durangaldea hobetu izan dutelako”. Bi obra horietan 290 milioi euro inguru erabili dira, Gerediagakoan 212 eta Ermukoan 74, hurrenez hurren.
Ermuko bidesari gune berrira iristeko edo horretatik irteteko Uretamendiko tunel berriak iragan beharko dira –norabide bietan- horietara Areition dagoen biribilguneaz baliatu beharko dugularik. Biribilgune horretatik beste batera iritsiko gara, bide saria ordaintzeko kabinak pasa baino lehenago edo ondoren aurkituko duguna. Tubelak bi errei dituzte eta segurtasun elementu berrienaz hornituta daude.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua