Toki-garapenak eta Lanbidek ikastaro 2 antolatu dituzte langabetuentzat

11.01.18
Ekonomi Sustapena

Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa eta finantzazioa dute eta Ermuan gauzatuko dira urtarrilaren amaieratik aurrera

Lanbidek Euskal Enplegu Zerbitzuak argitara emanak ditu udal toki-garapen alorrarekin elkarlanean eta gure herrian gauzatzeko antolaturik dituzten ikastaroen eskaintza, urtarriletik aurrera gure herrian gauzatuko direnak. Guztira 20 pertsonak izango dute parte hartzeko aukera Izarra Zentroan eta Artamendiko praktika-gunean emango diren ikastaroetan. Ikastaro horien xede dira langabezi egoeran dauden pertsonen gaitasunak hobetzea eta lan munduratzeko aukerak handitzea.

Lehenengo formazio proiektuaren izena “Eraikuntzako oinarrizko mantentze-makinetako operazioa” da, 180 ordutan emango dena. Edukiari dagokionez, langileak jasotzeko makina mugikorrak eta manipulatzaile teleskopikoak erabiltzen ikasteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Ikastaroa urtarrilaren 26an hasiko da, ostirala, eta martxoaren 16an bukatuko. Hamar lagunek parte hartu ahal izango dute eta interesdunek izen ematea Lanbiden –bulegoetan edo webgunearen bitartez- egin beharko. Inskripzioak zabalik eta hasita daude,.

Bigarren formazio ikastaroa “Hiri eta industri hondakinen kudeaketa” izango da, eta bertan, gehienez ere, beste 10 langabetuek hondakin ezberdinak kudeatzeko moduak ikasiko dituzte. Prestakuntzak 180 orduko iraupena izango du eta hondakinen kudeaketako bilketa, garraioa eta trataera moduak ikasiko. Izen-ematea zabalik dago eta interesdunek Lanbiden –bulegoetan edo webgunearen bitartez- egin beharko.

Gogorarazi nahi dizuegu ikastaro guztietarako izen-emateak Lanbideren bitartez bete behar direla, euren bulegoetan nahiz www.lanbide.net webgunean.

Hiru ikastaro hauen inguruko informazio gehiago behar izanez gero, hizaguirre@udalermua.net helbide elektronikora mezu bat bidali edota Izarra Prestakuntza eta Enpresen Sustapenerako Zentrora deitu dezakezue (943 17 90 18).

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du