Arratsaldean kontu kontari Lobianon

12.01.18
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak 2018. urteko lehenengo Arratsaldean kontu kontari ipuin kontaketa saioa antolatu du larunbat honetarako, urtarrilak 13.

Atxia Motxia du izenburutzat saioak, eta 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzenduta dago. Saroa Bikandi ipuin kontalariak gidatuko du ekimena, eta euskaraz egingo da saioa.

Lobiano Kulturgunean izango da ipuin kontaketa, larunbat arratsaldeko 17:30etik aurrera. Jarduera doakoa da, baina plazak mugatuak izango dira, saioaren martxa egokia bermatze aldera. Halaber, etenik sortu ez dadin, puntualtasuna eskatzen zaie parte-hartzaileei.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez